USTEZKO USTELKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak baztertu egin du Abalos eta Koldo Garcia espetxera bidaltzea, eta kautelazko neurriei eutsi die

Hortaz, magistratuak ez du onartu Alderdi Popularra buru duen akusazioak eskatutako behin-behineko kartzelaldia. Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiak adierazi du zabaldu diren grabaketetan ez duela bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Koldo Garciak, berriz, ez deklaratzea erabaki du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuak baztertu egin du astelehen honetan Jose Luis Abalos Garraio ministro ohi eta PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak eta Koldo Garcia aholkulari ohia behin-behinean espetxera bidaltzea, eta atzera bota du PPk gidatutako herri-akusazioek eskatutakoa. Hala, bien aurkako kautelazko neurriak mantentzea erabaki du.

Epaileak deklaratzera deitu zituen biak, Abalosek zuzentzen zuen ministerioko ustezko ustelkeria sarearekin zerikusia zutelakoan. Datorren astelehenean, ekainaren 30ean, Santos Cerdanen txanda izango da.

Abalos protesta oihuen artean iritsi da Auzitegira, eta 10:00ak pasatxoan deklaratu du Auzitegi Gorenean. Adierazi duenez, zabaldu diren grabaketetan ez du bere ahotsa ezagutzen. Are gehiago, grabaketak ez ote dituzten manipulatu susmoa azaldu du. Hala, Leopoldo Puente epailearen aurrean ukatu egin du ustezko ustelkeria sarearekin zerikusirik izan duela. 

Koldo Garciak, bere aldetik, goizean eskatu du bere agerraldia atzeratzeko. Baina epaileak eskaria baztertu du, azpimarratuta ikerketapekoek ez dutela erabakitzen auzitegien agenda zelakoa den. Halaber, ohartarazi dio gaur agertu ezean, haren kontrako neurri gehiago hartuko zituela. Hala, 12:00ak aurretik iritsi da auzitegira "ustel" oihu artean. Nolanahai ere, ez deklaratzeko hautua egin du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Herri akusazioek behin-behineko espetxealdia eskatu dute Abalosentzat, baina epaileak baztertu egin du neurria, eta fiskaltzak eskatzen zuen kautelazko neurriei eustea erabaki du; hau da, pasaportea kendu eta 15 egunetik behin epaitegira ager dadila. 

Hirugarrenez joan dira ministro ohia eta horren aholkulari ohia Gorenera. Oraingo honetan, instruktoreak Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO) txostenaren ondoren deitu die; izan ere, dokumentu horrek Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren ustezko inplikazioa azaleratu zuen.

Nafarroako Gobernua ez da akusazio partikular gisa aurkeztuko

Maria Chivitek zuzendutako Gobernuak joan den astean erabaki zuen akusazio partikular gisa aurkeztea, eta magistratuak uko egin dio haren gobernuak egindako eskaerari, ez baitu zehaztu zer egitatek ekarriko luketen auziaren kaltedun izatea. Izan ere, Guardia Zibilaren azken txostenean aipatutako enpresetako batzuk Foru Gobernuaren obra publikoetako esleipendunak dira, eta hori dela eta egin zuen eskaera Chiviteren gobernuak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X