Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela
Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.
Servinabar enpresak ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako harremanik izatea: "ez da bazkidea, eta ez da inoiz izan. Ez dago Cerdanek enpresaren partaidetza soziala eskuratu duela egiaztatzeko eskriturarik".
Antxon Alonso Egurrolak, Servinabarreko administratzaile bakarrak, sinatutako ohar batean onartu duenez, Santos Cerdanekin harreman pertsonala izan du hainbat urtez, baina "harreman hori bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpo izan da".
Gainera, uste du ezin direla egiazkotzat jo UCOren txostenean jasotako baieztapen guztiak. Horregatik, Servinabarrek "zehaztugabetzat" jo ditu UCOren txostena argitara eman zenetik komunikabideetan zabaltzen ari diren albisteak.
Hori dela eta, argitaratzen diren albisteak "behar bezala egiaztatu” behar direla gogorarazi du konpainiak. "Hala ez bada, informazio faltsuak eta kalumniak zabaltzen jarraitzen bada, dagozkion neurri legalak hartu beharko ditugu", ohartarazi du.
Enpresak azpimarratu duenez, "ez Guardia Zibilaren txostenean, ez prozedura penalean, ez zaio delitu zehatzik egotzi Servinabarri, ezta Antxon Alonso Egurrolari ere".
Gainera, ziurtatu du sortu zenetik, 2015etik, "kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudia erabat errespetatuz" lan egin dutela, "inolako mesede-traturik jaso gabe eta legez kanpoko ekintzarik egin gabe". Zehaztu du 30 lizitazio baino gehiagotara aurkeztu dela Nafarroan, eta bost baino ez dituela lortu. "Esleitu zaizkigun lan horietatik bi, gutxienez, defizitarioak izan dira", erantsi du.
Konpainiaren arabera, Acciona, Excavaciones Fermin Oses eta Servinabar enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkartea oraindik egiten ari den obra publiko bakarra Belateko tunelari dagokiona da. "Esleipen hori ez da zalantzan jarri UCOren txostenean", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.