KOLDO KASUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivitek dio ez duela Cerdanen eta Servinabarren loturaren berririk eta PSNren kontuen auditoria iragarri du

Horrez gainera, “politikari eta pertsona gisa traizionatua” sentitzen dela esan du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Maria Chivite, joan den asteko agerraldian. Argazkia: EFE

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente eta PSNko idazkari nagusiak asteazken honetan adierazi duenez, berak eta bere Gobernuak ez zituzten ezagutzen Santos Cerdanen eta Servinabar enpresaren inguruan atera diren azken informazioak eta horrek “kezka areagotu besterik” ez duela egiten adierazi du. UCOren arabera, Santos Cerdan Servinabar enpresaren % 45aren jabea da.

“Joan den astean erabat atsekabetuta ikusi ninduzuen areto honetan, gaur ordea nire sentimendua beste bat da, sumindura handia”, esan du Chivitek prentsaurrekoan Cerdanen inguruko azken informazioan berri jakin ostean. "Pertsonalki eta politikoki traizionatua sentitzen naiz, eta hemen Gobernuko presidente, PSNko idazkari nagusi, nafar eta Maria Chivite gisa hitz egiten dut", adierazi du.

Chivitek azaldu du "Nafarroako herritarren interesen defentsan" Koldo auzian akusazio partikular gisa aurkezteko erabakia hartu duela Nafarroako Gobernua.

Bestalde, kazetarien galderei erantzunez, Cerdan Antolakuntza idazkari izan zen garaian PSNk zituen diru-kontuen auditoria eskatu duela jakinarazi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X