Antxon Alonso enpresariak ukatu egin du Cerdan Servinabarren bazkide zela
Epailearen aurrean egindako deklarazioan, Alonsok aitortu du PSOEko antolakuntza idazkari ohiak Servinabarren bazkide izateko dokumentua sinatu egin zuela, baina bazkidetza ez zela inoiz gauzatu. Horrekin batera, onartu du Abalos ministro ohiaren fundazioari 4.500 euro eman zizkiola.
Antxon Alonso enpresaburua, Auzitegi Gorenera iritsi berritan. Argazkia: EFE
Antxon Alonso enpresariak Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratu du. Haren esanetan, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak Servinabar enpresaren bazkide izateko dokumentua sinatu egin zuen, baina bazkidetza ez zen omen inoiz gauzatu. Bestalde, aitortu du Jose Luis Abalos ministro ohiaren fundazioari 4.500 euro eman zizkiola.
Alonsorekin batera, 2021era arte Acciona enpresan hainbat kargu izan zituen Fernando Agustin Merinok ere Leopoldo Puente Auzitegi Gorenaren epailearen aurrean deklaratu du.
'Cerdan auzia'ren ikerketa abiatu zuen UCOren txostenean agertzen zen Antxon Alonsoren izena, zehazki, haren etxean aurkitutako 2016ko kontratu pribatu batean. Kontratu horren bidez, Cerdanek Servinabar Nafarroako esleipen-enpresa akzioen ia erdiak erosi zituen.
Astelehen honetan Auzitegi Gorenean egindako deklarazioan, defentsa-abokatuaren galderei soilik erantzun die Alonsok, Cerdanek emandako bertsioa berretsita, hau da, buruzagi ohi sozialistak 2016an dokumentua sinatu zuela (politika uzteko asmoa omen zuelako), baina azkenean atzera egin eta akordioa bertan behera geratu zela. Alonsok, ordea, dokumentua gorde zuen, argi utzita, dena dela, ez zuela inolako baliorik.
Bestalde, aitortu du 4.500 euro eman zizkiola Fiadelso Jose Luis Abalos ministro ohiaren fundazioari, arrazoi fiskalak zirela eta, beste erakunde batzuekin egin zuen bezala, besteak beste, emakumezkoen futbol eta errubgi taldeei eta Save the Children GKEari.
ACCIONA
Bestalde, Goreneko epailearen aurrean egindako deklarazioan, Agustin Fernandez Merino Accionako arduradun ohiak ez du onartu Santos Cerdani, Abalosi eta ikertutako inori eskupekoak ordaindu izana. Azpimarratu duenez, berak ez zuen obra publikoetara aurkezteko erabakitzeko ahalmenik, eta haren lanaren berri ematen ziola Iparraldeko eremuko arduradunari.
Merinoren arabera, Aldi Baterako Elkarte horietako batean, Accionak bat egin zuen Servinabar enpresarekin, elkarrekin aurkeztea egokitu zitzaien eta, tokiko eraikuntza-enpresa bat zelako eta esleipenen kasuan inguruko enpresa batek parte hartzea zelako "ohikoa".
Merinok abokatuaren, fiskalaren eta epailearen galderei erantzun die. Azaldu duenez, Cerdan 2014an ezagutu zuen, "eragile sozialekin" egindako ohiko aurkezpen batean. Orduan, Cerdan Nafarroako Parlamentuko oposizioan zegoen. Gaineratu du ez zutela inoiz elkarrekin afaldu, baina aitortu du inoiz "pintxo bat" hartu dutela elkarrekin.
Merinok argitu duenez, Espainiako Ministerioak esleitzen zituen obrak ez ziren bere eskumenekoak, eta ikertzen ari diren horietako batzuk ez direla bere esparrukoak.
Bestalde, adierazi du Koldo ezagutu zuela, baina ez ziola inoiz esan Servinabarrentzat egiten zuela lan, eta esan du ez duela loturarik 'M. Fomento' izenburuko dokumentuarekin; izan ere, esan du aholkulari ohiak nahi gabe bidaliko ziola, berarentzat ez omen zuelako interesik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.