ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek Garaikoetxeak utzitako ondarea goraipatu du, gizartean eta politikan, "erreferente politikoa eta autogobernuaren arkitektoa" izan baitzen

Adierazpen instituzionalean, Gernikako Estatutua garatu eta euskal erakundeak sendotzeko egindako ekarpena nabarmendu du lehendakariak.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak omenaldia egin dio Carlos Garaikoetxea lehendakariari; atzo hil zen, 87, urte zituela. Haren ondare politiko eta instituzionala goraipatu ditu. 

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Pradalesek "dolumin zintzoenak" helarazi dizkie familiari eta gertukoei, eta "maitasun eta babes osoa" eskaini dizkie une honetan. Gainera, Garaikoetxearekin ibilbide pertsonal, politiko eta instituzionala partekatu zutenei ere eman die aitorpen hori.

Pradalesek adierazi du Euskadik "lehendakari handi bat baino askoz gehiago" galdu duela. Erreferente politiko eta soziala dela esan du gainera, eta Garaikoetxeak demokraziarekin, giza eskubideekin eta justizia sozialarekin izan duen konpromisoa azpimarratu du.

Pradalesek azpimarratu du Garaikoetxea "euskal autogobernuaren arkitekto nagusia" izan zela, Gernikako Estatutuaren garapenaren buru izan zelako eta Euskadiren oinarriak ezarri zituelako. Gogorarazi duenez, Garaikoetxeak herriaren lidergoa bere gain hartu zuen testuinguru zailean: krisi ekonomiko sakona zegoen; industria, gainbeheran; eta egitura instituzionala, eraikitzeke.

Egoera horretan, izan zituen lidergo-gaitasuna eta herritarren ilusioa berreskuratzeko inplikazioa nabarmendu ditu, baita une kritikoetan egindako lana ere; 1983ko uholdeek karritakoa bideratzeko egindakoa, esaterako.

Pradales lehendakariak nabarmendu du, halaber, Garaikoetxeak elkarrizketaren, demokraziaren eta printzipio etikoen bidea defendatu zuela indarkeriaren aurrean, diktadurari eta ETAren terrorismoari erreferentzia eginez.

Hitzaldian, Pradalesek Garaikoetxeak Euskadi plural eta kohesionatu baten alde egindako apustua ere ekarri du gogora, baita euskara euskal nortasun kulturalaren ardatz nagusi gisa biziberritzeko bultzada ere.

Azkenik, azpimarratu du Euskadik "lehen mailako figura politiko eta instituzionala" galdu duela, eta familiak, berriz, "aita, senarra eta laguna" galdu dituela. "Izan zinelako gara. Agur eta ohore, Carlos Garaikoetxea lehendakaria!", amaitu du Pradalesek.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X