CARLOS GARAIKOETXEAREN HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka lagun, senide eta ordezkari politiko hurbildu dira Garaikoetxearen hil-kaperara, azken agurra ematera

Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera, 1980tik 1985era Carlos Garaikoetxea lehendakariaren egoitza ofiziala izan zen jauregian, 10:00etatik aurrera. Arratsaldean, Iruñeko San Frantzisko parrokian egingo da hileta-elizkizuna.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Herritarren joan-etorria etengabea izaten ari da gaur Iruñeko San Alberto beilatokian, Carlos Garaikotxea lehendakari zendu berriari azken agurra emateko. Dozenaka lagunek, senitartekok eta ordezkari politikok aho batez goratu dute haren ekarpena, eta bat etorri dira Euskal Herriaren historian ezinbestekoa izan dela esatean.  

Beilatokira hurbiltzen aurrenetakoa Eba Blanco Eusko Alkartasunaren (EA) idazkari nagusia izan da. Esan duenez, Garaikoetxearen heriotza "izugarrizko galera" da Eusko Alkartasunarentzat eta Euskal Herriarentzat, eta "adostasunak lortzeko" zuen gaitasuna nabarmendu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bide beretik, Maiorga Ramirez Nafarroako EAren buruzagi izandakoak ere adierazi du "erreferente ideologiko, politiko eta intelektuala" izan zela.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bere aldetik, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak Garaikoetxeak bakearen, askatasunaren eta bizikidetzaren alde egindako lana goraipatu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Remirezek jakinarazi duenez, Maria Chivite presidenteak bihar (19:30) Iruñeko San Frantzisko parrokian egingo den hileta-elizkizunean parte hartuko du.

Chivite gaur ez da Iruñeko beilatokira joan, agenda kontuak zirela eta, baina ekitaldi baten amaieran Garaikoetxearen legatua nabarmendu du. "Elkarbizitzaren eraikuntzan eredua izan zen", azaldu du.    

Iragarkia
18:00 - 20:00

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuaren presidenteak ere lehendakari hil berriaren ekarpena azpimarratu du. "Autogobernuaren eta abertzaleen erreferente handia" izan zela azaldu du, eta euskararen zein ikastolen alde egindako lana gogora ekarri du. 

Bestalde, Joseba Asiron Iruñeko alkateak Garaikoetxearen "nafar nortasuna" nabarmendu du. "Iruñekoa jaiotzez eta nafarra bokazioz", esan du.

Halaber, Uxue Barkos Nafarroako presidentea izandakoak eta senatari autonomikoak iritzi dio azken hamarkadetako politikari esanguratsuena izan dela Garaikoetxea. Bereziki nabarmendu du gizarte politiketan izan zuen begirada aurreratua. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Azkenik, Pedro Miguel Etxenike zientzialariak eta aurreneko Eusko Jaurlaritzan Hezkuntza sailburu izan zenak adierazi du "politikari erraldoi bat" joan dela. "Utzi digun eredua jarrai dezagun". 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X