Carlos Garaikoetxea hil da, frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria
Politikari nafarra, Eusko Alkartasunaren sortzailea, 87 urterekin zendu da bihotzeko baten ondorioz. Iruñean hil da gaur, maiatzaren 4an.
Carlos Garaikoetxea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carlos Garaikoetxea, frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria eta euskal autogobernuaren berreskurapenean funtsezko liderra izan zena, 87 urte zituela hil da, bihotzeko baten ondorioz. Politikari nafarra izan zen diktaduraren ondoren euskal erakundeak martxan jartzeko bultzatzaile nagusietako bat, Euskal Herriaren historia garaikidean erabakigarria izan zen aro bat gidatuz.
Eusko Alkartasunaren sortzailea ere izan zen, eta euskal nazionalismoaren erreferente nagusietakoa bilakatu zen 80 eta 90eko hamarkadetan.
Garaikoetxea funtsezkoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren garapenean eta bere eskumenen sendotzean, lehendakari izan baitzen urte erabakigarrietan (1980-1985).
Carlos Garaikoetxea
Garaikoetxea lehendakariak gidatutako Jaurlaritzaren gakoak, Elixabete Garmendiaren eskutik
Carlos Garaikoetxeari buruz gehien ikertu duen kazetarietako bat Elixabete Garmendia izan da, 2018. urtean haren biografia kaleratu baitzuen. Berarekin batera frankismoaren ondoko lehen jaurlaritza hura aztertu nahi izan dugu.
Bere ondare politikoa instituzioen berreskurapenari eta autogobernuaren indartzeari lotuta geratuko da, trantsizio demokratikoaren funtsezko urteetan. Era berean, eragin handiko politikaria izan zen Nafarroan euskal abertzaletasunaren sustapenean eta modernizazioan, lehenengo EAJren barruan eta gero Eusko Alkartasunatik.
Iazko ekainean, egungo Eusko Jaurlaritzak, Imanol Pradales buru zuela, omenaldia egin zien Garaikoetxeari eta haren taldeari.
45 URTE EUSKO JAURLARITZAN
Eusko Jaurlaritzak Garaikoetxea, "Euskadiko arkitektoa", omendu du
Carlos Garaikoetxea demokraziaren lehen lehendakariari egindako omenaldian, besteak beste, bere sailburuetako hiru izan dira, eta garai hartako lorpenen artean azpimarratu dituzte bidegorriak, euskara batua eta Ajuria Enea Jauregiaren erosketa.
Egungo lehendakariak demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzaren eredua goraipatu zuen, Euskadik “oparotasunean eta ongizatean hazteko” aukera eman duten tresnak martxan jartzeagatik, eta bereziki eskertu zuen Garaikoetxearen ondarea. “Euskadiren arkitekto aparta izan zen”, adierazi zuen.
Lehen Jaurlaritzari omenaldia
Imanol Pradales: “Zuei zor dizuegu gure ongizatea eta zuei zor dizuegu etorkizun berriaren aukera”
Imanol Pradales lehendakariak Carlos Garaikoetxea buru izan zuen Eusko Jaurlaritzako kideak zerotik hasi zirela herria eraikitzen azpimarratu du.
Carlos Garaikoetxeak berak ere hitza hartu zuen omenaldi hartan: “Etorkizuneko erronkak handiak dira, baina horiek gainditzeko gaitasun handiagoa dugu. Nazio ausarta eta langilea gara. Lankidetza leialetik eta pluraltasunarekiko errespetua oinarri, Euskadi hobea, oparoagoa eta iraunkorragoa eraikiko dugu elkarrekin".
Omenaldia Gasteizen
Garaikoetxea: "Mila esker herri honetako ohorerik handiena eman didazuelako: lehendakari izatearena"
Diktadura osteko lehen gobernua omentzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur Ajuria Enean. Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta bere gobernuko kide izan ziren Pedro Miguel Etxenike, Javier Lasagabaster eta Pedro Luis Uriarte sailburuak izan dira bertan.
Politikari iruindarrak 88 urte bete behar zituen datorren ekainaren 2an.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.