Ea
Ultraeskuinari aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio EAk lehendakariari
Alderdiaren Alkartasun Egunean, Eba Blanco de Angulo EAko idazkari nagusiak atzo Otegik esandakoak berretsi ditu eta indar ultraeskuindarrei aurre egiteko elkarlanean aritzeko prest egoteko eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari.
Dozenaka lagun, senide eta ordezkari politiko hurbildu dira Garaikoetxearen hil-kaperara, azken agurra ematera
Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera, 1980tik 1985era Carlos Garaikoetxea lehendakariaren egoitza ofiziala izan zen jauregian, 10:00etatik aurrera. Arratsaldean, Iruñeko San Frantzisko parrokian egingo da hileta-elizkizuna.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.