Albiste izango dira: Trumpen Gazarako plana, EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa eta Euskaraldia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Trumpen Gazarako plana: Donald Trumpek ziurtatu du Ameriketako Estatu Batuek Gazako Zerrenda "kontrolpean" hartu eta berreraiki egingo dutela "Ekialde Hurbileko Ribera" berria bilakatzeko. Horren esanetan, "munduko jendea bizi ahalko da gaur egun eraisteko dagoen eremu horretan". Bertan bizi diren ia bi milioi palestinarrei dagokienez, "ezingo dira itzuli", eta beste gune batera lekualdatu beharko dituzte, "behin betiko", Egiptora edo Jordaniara, kasu. Presidente errepublikanoak Etxe Zurian hartu du buruzagi israeldarra, kargua hartu zuenetik jasotzen duen nazioarteko lehena.
- EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa: EH Bilduko kideek otsailaren 5etik aurrera telematikoki bozkatu ahal izango dute zuzendaritza berria eta ponentzia politikoaren gainekoak, eta emaitza otsailaren 8an emango dute, Iruñeko Baluarten egingo duten III. Kongresuaren amaiera ekitaldian. EH Bilduren Mahai Politikoak zuzendaritzarako aurkeztutako zerrenda, Arnaldo Otegi buru duena, izan da aurkeztu den bakarra, eta, hortaz, bera izango da EH Bilduren idazkari nagusia (aurrerantzean karguaren izena ez da 'koordinatzaile' izango).
- Euskaraldia: Euskaraldiaren baitako proposamen didaktikoak aurkeztuko dituzte prentsaurrean Errenteriako Lekuona Fabrikan. Proposamen didaktiko horiek Ikastolen Elkartearekin batera osatu dituzte, haur eta nerabeen alorrean erabiltzeko asmoz (ikastetxeetan, aisialdi taldeetan...).
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte