EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Arabako Probintziak Auzitegiak atzera bota du Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko buruak Gasteizko lehen instantziako 7. epaitegiaren autoaren aurka jarritako alegazioa, eta, hortaz, "arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari".
Gaur goizean, autoaren balorazioa egin du Eba Blanco EAko idazkari nagusiak Ricardo Burutaran abokatu eta EH Bilduko Donostiako zinegotziarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan. Blancok azaldu duenez, EAk "ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko, bide arruntetik ezin baita inolako errekurtsorik aurkeztu". Horrez gain, bera buru duen zuzendaritzak, "barne demokrazia eta legea betez" jardun duela nabarmendu du.
"Hiru epailek emandako autoaren oinarri juridikoak aho batez hartutakoak eta erabat irmoak dira, argi uzten baitute 2022ko otsaileko eta azaroko ohiko eta ezohiko kongresuetan alderdiaren estatutuak onartuz, nazio zuzendaritzak zorrotz bete duela legezkotasuna", azpimarratu du Blancok.
Blancok salatu duenez, sei urte daramatzate "Maiorga Ramirezen sektorearen salaketa zibil eta penalei, erasoei, jazarpenari eta irain publiko eta pribatuei aurre egiten".
Are gehiago, auzi hau "ez zen inoiz judizializatu behar", Blancoren arabera, “afiliatu guztien eskubideak bermatzen dituzten barne organoak ditugu, baina botoa emanez irabazi ezin izan duena epaitegietan irabazten saiatu da Ramirez denbora tarte oso honetan”.
Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Lizarrako festetan bertan behera geratu da Puyko jaitsiera, hirugarren urtez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten beren botoekin, eta mozio baten bidez UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak autoz egin du jaitsiera, txosnen kokapenaren aldeko aldarrikapenak egiten ari ziren pertsonak zeuden kalea saihesteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak indartu egingo du larunbatetik mugan poliziaren presentzia, Ceutako krisiaren ondorioz
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die. Trenbide-korridoreetako kontrolak areagotu eta aireko zaintza-neurriak indartuko ditu, besteak beste.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.