Garaikoetxea "garai zailetan ezina ekinez lortu" zuen liderra izan zela nabarmendu du Pradalesek
Mezu batean, lehendakariak eskerrak eman dizkio herriari onena emateagatik: "Eskerrik asko maite zenuen herriaren eta askatasunaren alde onena emateagatik. Ez dizugu hutsik egingo".
Garaikoetxea eta Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Imanol Pradales lehendakariak astelehen honetan hil den Carlos Garaikoetxearen papera nabarmendu du, giza eskubideen eta justizia sozialaren defendatzaile eta "garai zailetan ezina ekinez lortu zuen lider" gisa.
"Nafarra. Euskalduna eta abertzalea. Demokrata”. Pradalesek gogorarazi du Garaikotexea "euskal autogobernuaren eta ongizatearen arkitektoa" izan zela. Hala adierazi du lehendakariak mezu batean, eta pragmatikoa, ameslaria, zentzuduna, ausarta, karismatikoa eta talde-gizona dela azpimarratu du.
Lehendakariak eskerrak eman dizkio herriari onena emateagatik. "Eskerrik asko maite zenuen herriaren eta askatasunaren alde onena emateagatik. Eskerrik asko utzitako ikasbideengatik. Ohorea izan da zu ezagutzea. Ez dizugu hutsik egingo”, gaineratu du senideei besarkada bat bidali aurretik