Garaikoetxea, euskal autogobernuaren oinarriak ezarri zituen lehendakaria
Trantsizioan ezinbesteko papera izan zuen politikaria, bere ardura nagusietako bat izan zen euskal erakundeen egitura marraztu eta eraikitzea. EAJrekin izandako desadostasunek eraman zuten Eusko Alkartasuna sortzera.
Carlos Garaikoetxea, artxiboko irudi batean.
"Ni politikan sartu nintzen min ematen zidalako Nafarroan euskarak atzera nola egiten zuen ikusteak". Hitzok erabili zituen Carlos Garaikoetxea Urrizak bere bokazioaren eta politikari ibilbidearen hastapenak azaltzeko, Garaikoetxea, una transición inacabada dokumentalean.
1938an Iruñean jaioa, trantsizioko lehendabiziko lehendakaria izan zen 1980an, Eusko Alderdi Jeltzaletik. Artean Frankoren diktaduraren arrastoak oso presente zeudela, ia hutsetik erakundeak martxan jartzea izan zen bere egiteko nagusia, hainbat iritzi politiko uztartuz. Bi aldiz hautatu zuten lehendakari kargurako (1980 eta 1984).
Nafarroako hiriburuko Eskolapioetan egin zituen lehen ikasketak, eta ondoren, Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Londresen eta Parisen osatu zuen bere ibilbide akademikoa. Hain zuzen, abokatu zein ekonomialari gisa zuen begirada teknikoa giltzarri izan zen Gasteizko Gobernura iritsi zenean, jaio berria zen Gernikako Autonomia Estatutua (1979) garatzeko.
1975an eman zituen lehen urratsak politikan, EAJn afiliatuta, eta lau urte geroago, sektore pribatua utzi zuen, politikan buru belarri jarduteko. Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) presidente izatera ere iritsi zen, 1977tik 1980ra, eta 1979ko udal eta foru hauteskundeetan, Nafarroko Foru Parlamentuan eserlekua eskuratu zuen. Urte hartako ekainean, Euskal Kontseilu Nagusiaren lehendakari izendatu zuten, eta Ramon Rubial ordezkatu zuen.
Lehendakari izan zen urteetan, Jaurlaritzak, besteak beste, Ertzaintza, Osakidetza eta EITB jarri zituen martxan. Halaber, langile publikoak sindikatzea ahalbidetzen zuen arauari haren agintaldian eman zioten hasiera, eta euskal gizartean inpaktu handia izan zuten hainbat gertakari kudeatzea egokitu zitzaion: tartean, 1983ko uholdeak, Oizko hegazkin istripua eta Ortuellako eskola batean izandako leherketa.
Lurralde Historikoen Legearen harira EAJren zuzendaritzarekin izandako desadostasunen ondorioz, lehendakari kargua utzi zuen 1985ean, eta Jose Antonio Ardanzak hartu zuen haren lekukoa. Alderdiaren barruan zatiketa eragin zuen horrek, eta hilabete batzuk geroago Eusko Alkartasuna alderdia sortu zuten, Garaikoetxeak gidatuta. 1999. urtera arte izan zen EAren burua, eta, aldi horretan, Nafarroako parlamentari hautatu zuten hainbat alditan. Eurodiputatu ere izan zen.
1999an utzi zuen politika aktiboa, baina beti oso lotuta egon da EAren erabakietara. 2009an alderdi abertzaleen batasuna sustatzeko dokumentuaren aurkezpenean hartu zuen parte, eta hortik jaio zen, prozesu luze bat eta gero, EH Bildu.
Sagrario Minarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Gaur arratsaldean zendu da, Iruñean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.