Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu-aldia astelehen honetan hasi da eta asteazkenean amaituko da. Gorpua bihar, asteartea, Iruñeko beilatoki batean egongo da, eta asteazkenean Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera.
Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu Carlos Garaikoetxea lehendakariaren heriotzagatik.
Dekretua datozen orduetan argitaratuko da baina dolu-aldi ofizial ezarria dago jada Euskadin. Gaurtik asteazkenera arte iraungo du, heriotza gertatu den ordu berdinera arte, Ardanza lehendakariaren heriotzaren ondoren egin zen bezala.
Egoitza ofizialetako ikurrinak haga erdian daude une honetan.
Pradales lehendakariak adierazpen instituzional bat irakurriko du bihar.
Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera bihar, asteartea, Iruñean jarriko dute, San Alberto beilatokian, 09:00etatik 21:00etara, eta etzi, Ajuria Enean, 10:00etatik 14:00etara.
Handik, 17:00etan hilkutxa Iruñeko hilerrira eramango dute; familiak hala eskatuta, intimitatean egingo dute bide hori. Eta azken agurra, 19:30ean emango diote, Iruñeko San Frantzisko parrokian egingo den hileta elizkizunarekin.