CERDAN AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik onartu du bitan bildu zela Antxon Alonsorekin eta horren bitartez ezagutu zuela Cerdan

Ustez 'Koldo auzia'n nahastutako Alonso enpresari elgoibartarra lagun baten laguna dela adierazi du EH Bilduren idazkari orokorrak, eta horrek bitartekari lanak egin zituela bera eta PSOEren Antolakuntza idazkaria bildu zitezen. 

arnaldo otegiEFE/Javier Etxezarreta
Arnaldo Otegi, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoa espetxean sartu zutenetik lehen aldiz hitz egin du EH Bilduk. Arnaldo Otegi idazkari orokorrak onartu du bera bezala elgoibartarra den Antxon Alonso enpresariaren bitartez ezagutu zuela Cerdan (orduan, PSNko Antolakuntza idazkaria zen). Halaber, gaineratu du azken hori izan dela EH Bilduk Alderdi Sozialistarekin izan duen mintzakiderik garrantzitsuenetakoa. 

Otegik azaldu duenez, Cerdanekin izan zuen bilera hartan biek ala biek EH Bilduren eta PSOEren arteko komunikazio bideak zehaztu zituzten. 

Halaber, adierazi du Alonso ia ez duela ezagutu ere egiten, lau aldiz baino besterik ez duela ikusi, baina, lagun baten laguna dela. Gaineratu duenez, ustez 'Koldo auzia'n nahastutako enpresariak jakinarazi zion Cerdanek harekin bildu nahi zuela.

Nafarroako Servinabar enpresa nahastu dute, hain zuzen ere, obra publikoen legez kanpoko esleipenekin lotutako ustezko ustelkeria sarean, eta Alonso da enpresaren jabe nagusia. 

Halaber, Otegik azaldu du Cerdan izan dela EH Bilduk azken urteetan PSOErekin izan duen mintzakiderik garrantzitsuenetakoa, baina "ez bakarra". 

Edozein kasutan, Otegik azpimarratu du EH Bilduk ez duela ezer ezkutatzeko eta PSOErekin lortutako akordio guztiak publikoak direla. 

Bestalde, Otegik Sanchezi ohartarazi dio ez duela balio alternatiba "txarragoa" dela esateak. Hori dela eta, Estatu ereduari buruzko benetako hausnarketa bat abiatzeko eskatu dio. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X