Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa batzeko aukerari atea zabaltzen dion Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko ekimena aurkeztu du astearte honetan UPNk Diputatuen Kongresuan.
Iruñean egindako agerraldi batean, Cristina Ibarrola UPNren presidenteak esan du xedapen hori "mehatxu bat" dela Nafarroarako. Haren hitzetan, "abertzaleak gustura" izan zitezen Konstituzioan txertatu zuten “mekanismoa” da. "Nafarren gehiengo zabal batek Nafarroa erkidego bereizi bat izatea nahi du Espainiako nazioaren barruan, eta ez beste ezer", zehaztu du. Hori esanda, jarrera horrekin bat egiten duten alderdiei babesa eskatu die. "Euren burua foruzaletzat duten alderdiei eskatzen diegu Nafarroa foralaren alde egin dezatela".
Hain zuzen, Formenterako irlak Senatuan eserleku bat lortzeko zabalduko den erreforma baliatuta eman du pausoa alderdi erregionalistak. Balear Uharteek eraman dute gaia Kongresura, lege proposamen baten bidez, eta UPNk proposamenari aurkeztutako zuzenketa batean eskatu du laugarren xedapena baliogabetzea. Lehendabiziko pausoa Kongresuko Mahaiak ekimena tramitera onartzea izango da.
Ibarrolak aitortu du ez dutela inorekin hitz egin gai honetaz, babesa lortzeko. Nolanahi ere, zenbait alderdik ekimenarekin bat ez egitea "harrigarria" izango litzatekeela esan du.
Esan du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta ekimena orain aukezteko premia "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaerak ekarri duela aipatu du. "Euskal independentismoa hazten ari baita", aukera "historikoa" ikusten dute gaia Kongresura eramateko. "EH Bildu eta Otegi erabakiak hartzen" eta "Gobernuak baldintzatzen" ari direla adierazi du.
“Uste dugu Nafarroak ateak itxi behar dizkiola amets independentistei (...), herritarrak engainatzen ari dira foruak subiranotasunarekin eta independentismoarekin nahastuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.