Lau hilketa eta hainbat saiakera, AEBko presidenteen aurka: joera historiko baten zergatiak
Donald Trumpen aurkako hirugarren atentatuak gogora ekarri du AEBko magnizidioen historia. Zenbait adituk salatu dute armak eskuraerrazak izateak areagotu egiten duela horrelako gertakari bat izateko arriskua.
Donal Trump, azken atentatua izan zen afarian.
Datu esanguratsu batek AEBren historia politikoa zeharkatzen du: lau presidente erail dituzte karguan zeudela. Horrekin batera, sei presidentek atentatu bat edo bat baino gehiago jasan dituzte azken bi mendeetan. Azken orduetan historia errepikatu da Donald Trumpen aurkako hirugarren atentatuarekin, eta Estatu Batuetan gogoeta zabaldu da fenomeno historiko horren inguruan.
Lau hilketak
Magnizidioen historia AEBn 1865ean hasi zen, Abraham Lincolnen hilketarekin. Krimen hark agerian utzi zuen polarizazioaren eta elkarbizitzaren arteko tentsioa. Gerra Zibila amaitu berria zen, eta presidenteak, garaipenaz gain, adiskidetzea ere ordezkatzen zuen. Zauriak, baina, irekita zeuden. Wilkes Booth aktore eta Estatu Konfederatuen aldeko konspiratzaileak tiro egin zion Ford’s Theatren, adiskidetzearen ideia zapuztu nahian.
Handik 16 urtera, 1881ean, James A. Garfield, AEBko 20. presidentea, tirokatu egin zuten tren-geltoki batean. Charles J. Guiteau izan zen erasotzailea. Kasu horretan ez zen konspiratzaile bat, baizik eta frustrazioak eta arazo mentalek jota zegoen gizon bat, sistemak baztertua sentitzen zena. Hasieran bizirik iraun bazuen ere, Garfielden egoerak okerrera egin zuen asteetan zehar, infekzioek eta medikuen praktika desegokiek eraginda.
William McKinleyren kasuan, 1901ean, arrazoi ideologikoak izan ziren hilketaren atzean. Industrializazio azkarrak alde handiak eta tentsiok eragin zituetan AEBko gizartean ere. Langile-mugimendua indartzen ari zen, eta anarkismoak eragina hartu zuen industria-ingurune handietan, besteak beste Emma Goldmanen ideiek bultzatuta.
"Amerikako emakumerik arriskutsuena" ezizenaz ezaguna zen Goldmanek eragin handia izan zuen Leon Czolgosz militante anarkistarengan. McKinley agurtzera hurbildu zen ekitaldi publiko batean eta gertutik bi tiro egin zizkion, eskuan zauri faltsu bat estaltzen zuen zapi baten azpian pistola ezkutatuta.
John F. Kennedyren hilketa, 1963an, ezagunena izan zen gainontzeko guztien artean, bai eta eztabaidatuena ere. Dallasko kaleetan zehar limusinan egindako desfile bat, kamerak, tiro-hotsak… Eta Gerra Hotzaren testuingurua. Atentatuaren irudiak garai baten elementu ikoniko bilakatu ziren.
Lee Harvey Oswald atxilotu zuten egile material gisa, eta, bertsio ofizialaren arabera, bakarrik jardun zuen. Hala ere, ikerketan hautemandako kontraesanek eta garaiko giro politikoak konspirazioaren hipotesia indartu zuten hasieratik.
Bizirik atera zirenak
Hilketaz gain, hainbat presidentek atentatuak jasan zituzten eta bizirik iraun zuten: Andrew Jackson (1835), Harry S. Truman (1950), Gerald Ford (bi aldiz, 1975ean), Ronald Reagan (1981)… Asteburukoa Donald Trumpen aurkako hirugarren hilketa-saiakera izan da.
Theodore Roosevelten kasua ere aipatzekoa da. Oraindik presidentegai zela, 1912an, bularrean tirokatu zuten, Milwaukeen. Hala ere, ekitaldiarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen, bala bat bularrean zuela. 90 minutuz hitz egin zuen. Eta historiarako esaldi bat bota zuen: “Jaun-andreok, ez dakit ulertzen duzuen tiro bat jaso berri dudala, baina hori baino gehiago behar da altze bat hiltzeko”.
Gogoetak
Asteburuko atentatuak inpaktu handia izan du Estatu Batuetan, eta gogoetak zabaldu dira, kontuan izanda historia, berriz ere, errepikatu dela. Adituek hainbat arrazoi aipatzen dituzte, baina berriro piztu da armen auziaren inguruko eztabaida.
Komunikabide asko, halaber, polarizazio politikoaz hitz egiten ari dira. The New York Times egunkariak honela titulatu zuen kronika bat: “Etxe Zuriko afarian izandako erasoak agerian uzten du tentsio politikoa gero eta nabarmenagoa dela”, eta ohartarazi zuen “polarizazio bizia” indarkeria politikoaren arriskua areagotzen ari dela.
The Washington Postek, berriz, nabarmendu zuen “indarkeria politikoaren pasarteak berriro gertatzeko beldurra areagotzen ari dela”, eta CNN kateak “oinarrizko eskubideak arriskuan jartzen dituen indarkeria politiko gero eta handiagoaz” hitz egin du.
Atentatu saiakeraren ondorengo orduetan aipatzen ari den beste faktoreetako bat da Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak duen “ikur izaera”. Diotenez, izaera sinboliko erraldoi horrek oihartzuna edo eragin handia bilatzen duten erasotzaileen jomuga bihurtzen ditu presidenteak.
AEBn, halaber, atentatu saiakera horien “kutsatze efektuaz” ere mintzatu dira: copycat effect deiturikoaz. Oihartzun handiko erasoek inspirazio iturri izan daitezke bakarka jarduten dutenentzat, baldin eta arreta lortzea edo eragin bera errepikatzea helburu badute.
Azkenik, hedabide gehienek “otso bakartiaren” (lone wolf) irudia baliatu dute susmagarria deskribatzeko; ideia hori Donald Trumpek berak ere hauspotu zuen bere agerraldian. Profil hori lotuta dago AEBko presidenteen aurkako atentatu askorekin, eta hor ere errepikatu egin da historia.
Puntu honetan, hala ere, zenbait adituk berriz jarri dute jomugan armen auzian. Suzko armak lortzea zailagoa balitz, posible izango litzateke "otso bakartien" jarduna?
“Larunbat gaueko esperientzia estatubatuar askok bizi dutenaren antzekoa da: jendetza handiko ekitaldiak zein eguneroko jardunak, eskoletan eta unibertsitateetan, tiroketen beldur etengabeak markatzen ditu. Telebistan emandako kaosa ikusi duten milioika atzerritarrek galde diezaiokete beren buruari zergatik den hain erraza suzko armak eskuratzea eta zergatik dagoen eztabaida publikoa geldirik gai horren inguruan”, adierazi zuen Stephen Collinson kazetariak CNNn.
Zure interesekoa izan daiteke
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.
Ceutara 25 milioi euro bideratzea onartu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Voxen babesik gabe
Neurria bileran egon diren autonomia erkidegoen boto guztiekin (aho batez) atera da aurrera. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadura —Haurtzaro konpetentziak Voxek dituen erkidegoak— ez dira bileran izan.
Lehendakariak alderdiak eta eragile sozioekonomikoak biltzera deituko ditu irailean, ekonomiaz, autogobernuaz eta etxebizitzaz aritzeko
Bilera-sortaren helburua, 2024an egindakoaren antzera, legegintzaldiaren bigarren zatiari "elkarrizketatik ezberdinen arteko akordioak bilatzeari" ekitea da. Bestalde, Ceutako krisi humanitario eta politikoan izandako lankidetza falta deitoratu du lehendakariak.
Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"
Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko aurrekontuari 51 milioi euro gehituko dizkiola. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien alde egitearen eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.
Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen arteko Haurtzaroaren Konferentzia Sektorialak Ceutako adingabeak izango ditu ardatz, eta Voxeko arduradunak ez dira joango
Ceutan sartu ziren adingabeak artatzeko 25 milioi euro transferitu ala ez bozkatuko dute konferentzian. Rego ministroak kritikatu du 25 milioiko kreditu horren aurka eginda Haurtzaroko karterak Voxek daramazkien PPko presidente autonomikoek "Vox aukeratzen dute, eta bazter uzten dituzte Ceuta eta (Juan Jesus) Vivas presidentea".
Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriari ekin dio, etxebizitza, osasuna eta autogobernua ardatz dituela
Legegintzaldiaren bigarren zatirako Jaurlaritzaren lehentasunak abiarazteko balio du Miramarko Gobernu Kontseiluak. Irailean Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo da, eta Pradales eta Pedro Sanchez biltzea ere aurreikusten da.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"
Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".