Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua datorren astean hasiko dira Gizarte Segurantzaren eskumenaz negoziatzen
Lehendakariak adierazi duenez, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak "bilera hitzorduak ditu ministerioekin".
Eusko Jaurlaritzak datorren astean ekingo dio Espainiako Gobernuarekin Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa negoziatzeari, Imanol Pradales lehendakariak Vocento taldeari eskainitako elkarrizketa batean iragarri duenez.
"Borroka guztien ama" izango dela aurreratu du lehendakariak, eta akordioa lortzeko "bide bat irekita" dagoela iritzi dio.
Azaldu duenez, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak "bilera hitzorduak ditu ministerioekin".
Bestalde, Aitor Esteban EAJko presidenteak Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldietan hitz egin du gaiari buruz, eta esan du negozazioan "fede ona nagusitzea" eta "epeak zentzuzkoak" izatea espero duela.