Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.
UPNk Korrikaren antolatzaileei eskatu die "terrorismoaren biktimekiko" eta "Nafarroako gizarte osoarekiko" errespetua izan dezatela, "hamarkadetan zehar indarkeria eta izua pairatu duten biktimak" direla arrazoituta.
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak ohar batean adierazi duenez, "Korrika Iruñetik igaro denean, Txantrean hain zuzen ere, Tomas Caballero Iruñeko Udaleko UPNren zinegotzi ohiaren eta Francisco Casanova Lurreko Armadako tenienteordearen hiltzaileen argazkiak erakutsi dituzte parte-hartzaileek".
Gainera, esan duenez, "are tamalgarriagoa da adingabeak erabiltzea hiltzaileak goratzen dituen sinbologia eramateko".
Maria Caballerok berak, Tomas Caballeroren alabak eta UPNren senatariak, mezu bat zabaldu du sare sozialetan, gertatutakoa salatzeko: "Aurten ere inpunitate osoz paseatzen dira nire aitaren hiltzaileen irudiekin. Astakeria da ume bat erabiltzea hiltzaile baten aurpegia erakusteko". Testuinguru horretan, bere alderdiak zer gertatuko zen ohartarazi zuela adierazi du, "baina berdin dio, PSNk Iruñea EH Bilduren esku utzi zuen, eta gaur barre egiten digute".
Korrikari dirulaguntza publikoak kentzea eskatu du Nafarroako PPk, "iraingarria" delakoan
Nafarroako PPk, bestalde, "terrorismoaren biktimentzat laidogarria den eta Nafarroako gizartea lotsagarri uzten duen lasterketari" dirulaguntza publikoak "berehala kentzeko" eskatu du.
Chivitek Korrika kulturala babestu du, baina ETAren aldeko omenaldi eta ikurrak gaitzetsi ditu
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak babesa agertu dio gaur Iruñetik igaro den Korrikaren jatorri "kulturalari eta euskararen aldeko zentzu sozialari", baina ETAko presoekin lotutako irudi eta ikurrak atera izana gaitzetsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.