Albiste izango dira: Carlos Garaikoetxeari agurra Ajuria Enean, hantabirus agerraldia eta Tubos Reunidosko langile eta zuzendarien arteko bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Carlos Garaikoetxeari agurra, Ajuria Enean: Ajuria Eneak ateak zabalduko ditu gaur Carlos Garaikoetxea lehendakariari azken agurra emateko. Garaikoetxearen hil-kapera Ajuria Enean egongo da, 10:00etatik 14:00etara, eta Orain-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute. Ondoren, hilkutxa Iruñeko hilerrira eramango dute, bere jaioterrira, eta bertan egingo dute hileta-elizkizuna, San Frantzisko Xabierren parrokian, 19:30etik aurrera.
- Hantabirus agerraldia: Espainiako Gobernuak, azkenean, hantabirus kasuak agertu diren MV Hondius gurutzaontzia Kanaria Uharteetan porturatzeko baimena eman du, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eskatu bezala.
- Tubos Reunidosko langile eta zuzendarien arteko bilera: Tubos Reunidosen langileen batzordea eta zuzendaritza gaur bilduko dira: 10:30etik aurrera, Amurrion, eta sei ordu geroago Trapagaranen, hartzekodunen konkurtsoari buruzko "egia" azaltzeko.