Ajuria Eneak ateak zabalduko ditu Carlos Garaikoetxeari agurra egiteko
Ondoren, hilkutxa Iruñeko hilerrira eramango dute, bere jaioterrira, eta bertan egingo dute hileta-elizkizuna. Horrela emango diote azken agurra demokraziako lehen lehendakariari. Ajuria Eneko hil-kapera zuzenean jarraitu ahalko da Orain-en eta ETB1en.
10:00etan irekiko dute Ajuria Eneko hil-kapera. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, Carlos Garaikoetxea demokraziako lehen lehendakari izan zenaren hil-kapera hartuko du Ajuria Eneak. Garaikoetxea joan den astelehenean hil zen, 87 urte zituela, Iruñean, bere jaioterrian.
Eusko Jaurlaritzak hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du haren heriotzagatik, eta bandera ofizialak haga erdian jarrita daude.
Honela izango da azken agurra
Euskal gizartearen ordezkaritza zabala joango da Gasteizera, Ajuria Enea jauregira, Carlos Garaikoetxeari azken agurra ematera. Bertan izango dira, Imanol Pradalesekin batera, aurreko hiru lehendakariak, Eusko Legebiltzarraren presidentea eta Mahaiko kideak. Politikari nagusiez gain, herritar ugari hurbiltzea espero da, Euskadi garaikidea eraikitzeko funtsezkoa izan zenari omenaldia egiteko.
- 09:30. Imanol Pradales lehendakariak Carlos Garaikoetxearen hilotzari eta familiari harrera egingo die. Sei agentek eramango dute hilkutxa autotik Ajuria Ene barrura, musika-bandak Euskadiko ereserkia jotzen duen bitartean.
- 10:00-14:00. Hil-kapera Ajuria Enean egongo da jarrita, eta nahi duten guztiek bisitatu ahal izango dute. Amaitutakoan, sei agentek eramango dute hilkutxa Ajuria Enetik hileta-autora, Iruñeko hilerrira joateko.
- 17:00. Ekitaldia egingo du familiak, intimitatean.
- 19:30. Hileta-elizkizuna egingo dute Iruñeko San Frantzisko Xabierren parrokian.
Astearte honetan, Imanol Pradales lehendakariak Carlos Garaikoetxearen figura goraipatu du, "autogobernuaren arkitekto" eta "euskal identitatearen eta ongizatearen berpizkundearen egile" gisa. Nabarmendu du, halaber, lehendakari "pragmatikoa" izan zela, baina baita "Euskadi aske bat" sortuko zela amestu zuen "ameslaria" ere.
Erakunde-adierazpen baten bidez egin du, Eusko Jaurlaritzako sailburuek parte hartu duten agerraldi publiko batean; aurretik, zutik, minutu bateko isilunea egin dute.
EITBk jarraipen zabala egingo du
EITBk programazio berezia emango du Garaikoetxeari azken agurra emateko. 09:55ean, ETB1ek goizeko programazioa aldatuko du Gasteizko hil-kaperaren jarraipena egiteko. Orain-ek zuzenean emitituko du Ajuria Eneko hil-kapera, 10:00etatik 14:00etara. 11:00etan, ETB2ko En Jake saioa ohi baino ordu erdi lehenago hasiko da, Leire Torrerekin eta Dani Alvarezekin egingo duten saio berezi batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.