EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.
Kode informatikoa. Artxiboko argazkia: Europa Press
Eusko Legebiltzarrak ziberdelituen hazkundeari aurre egiteko baliabideak (giza baliabideak, hezkuntza baliabideak eta baliabide teknikoak) handitzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostutako eskaerak PPren haserrea eragin du, onartutakoaren edukiagatik baino hiru aldeen arteko aliantzagatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zibersegurtasunaren arloan duen estrategiari buruzko mozioa eraman du EH Bilduk gaurko osoko bilkurara. Gorka Ortiz de Guinea legebiltzarkideak Ertzaintza "sakonki" modernizatzeko beharra mahaiganean jarri du, ziberdelituak zortzi urtean laukoiztu egin direla adierazi ostean (2017an, 8.908 delitu; eta 2025ean, 28.271).
Zehazki, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Euskal Polizia modernizatzeko, baita zibersegurtasunaren alorrean ere. Era berean, Ertzaintzaren giza baliabideak indartzeko eta baliabide teknikoak eguneratzen eta modernizatzen jarraitzeko eskatu du. Gainera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian ziberdelituei buruzko prestakuntzak ikasketa-planen barruan tarte handiagoa izatea, eta prebentzio, detekzio eta esku-hartze neurriak indartzea eskatu du.
Koalizio abertzaleak, EAJk eta PSE-EEk transakzio-zuzenketa bat adostu dute, eta Gasteizko Ganberan gehiengoa dutenez, aurrera atera da.
PPk gogor salatu du EAJk eta PSE-EEk Ertzaintzari "eraso" egiten dion alderdi batekin akordioa egin izana. "Guk ez dugu EH Bildu zurituko", esan du Ainhoa Domaica PPren legebiltzarkideak.
Miren Gallastegui PSE-EEren legebiltzarkideak, haserre, errespetua eta Legebiltzarra "zirku" ez bihurtzeko eskatu dio PPri.
Josune Escota EAJren legebiltzarkideak, bere aldetik, zibersegurtasunaz hitz egin nahi ez izatea eta antzerkia egitea aurpegiratu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.