Hauteskundeak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskundeetarako prest agertu dira euskal alderdiak, Sanchezen deialdiaren aurrean

EAJk esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Bestalde, EH Bilduk adierazi du partida ez dagoela "erabakita", "eskuinari ateak ixteko aukerak" egon badaudelako. PSEk iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona mete su voto en la urna en un colegio electoral, a 28 de mayo de 2023, en Madrid (España).  Hoy, 28M, se celebran en España elecciones municipales en un total de 8.131 ayuntamientos, elecciones autonómicas en 12 comunidades autónomas y en las ciudades autónomas de Ceuta y Melilla. En las elecciones municipales podrán votar 35.414.655 electores y en las autonómicas que se celebran podrán hacerlo 18.382.505 electores.



A. Pérez Meca / Europa Press

28 MAYO 2023;DEMOCRACIA;VOTAR;VOTA;ELECCIONES;VOTACIÓN;28M;28-M;ELECCIONES 2023;COLEGIO ELECTORAL;MAYOR;MUJER MAYOR;URNA;

28/5/2023

EAJren presidente Aitor Estebanek hauteskunde orokorren deialdiari buruz esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Zentzu horretan, EAJren "elkarrizketa, negoziazio eta akordio eredu arrakastatsuari" egin dio azpimarra.

"Madrilek bere gatazkak ditu, baina Euskadik bere interesen alde egin behar du", adierazi du, eta EAJ hauteskunde deialdirako prest dagoela adierazi du; izan ere, "hilabeteak generamatzan esan eta esan legegintzaldiak ezin zuela gaur arte bezala jarraitu, alegia, proposamen zehatzak aurrera ateratzeko gutxieneko bermerik gabe".

"Gobernatzea ez da irautea, akordioak lortzeko eta herritarren hobe beharrez ematen ditugun aurrerapausoetan erreminta instituzionalak erabiltzea baino", gaineratu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Aukera leiho zabala" ikusten du PSEk

PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezak iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei "haien alde jarduten dutenen eta funts buitreak babesten dituztenen artean" aukeratzeko aukera izango dutelako.

"Euskadiren eta Espainiaren historian momentu oso garrantzitsua da", azpimarratu du.

"Gizarteak hautua egin beharko du: pentsioak handitzen dituen, langileen baldintzak hobetzeko lan erreforma onartzen duen eta herritarrak zaintzen dituen alderdiaren alde egitea edo etengabe murrizketak aplikatzen dituen alderdiari babesa ematea", esan du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

 

"Eskuinari atea ixteko" beta badagoela esan du EH Bilduk

EH Bilduko Harreman Politikoetarako idazkari eta Senatuko bozeramaile Gorka Elejabarrietak ere hitz egin du Sanchezen deialdiaren ostean, eta adierazi du bere alderdia prest dagoela hauteskundeei aurre egiteko. "Partida ez dago erabakita, eskuinari ateak ixteko aukerak baitaude", esan du. Agertoki berriaren aurrean, bilera egingo du arratsaldean EH Bilduren zuzendaritzak, eta Arnaldo Otegi idazkari nagusiak koalizioaren jarrera ofizialari buruzko adierazpenak egingo ditu ondoren. 

Senatari abertzaleak ohartarazi duenaren arabera, bada korronte bat uste duena PP-Vox alderdien balizko gobernu bat "geldiezina" dela, baina EH Bilduk ez du "irizpen" hori onartuko, "eskuinari ateak ixteko aukerak" daudela iritzi baitu.

"Duela hiru urte, aurreko hauteskundeak egin zirenean, antzeko iritzi korronte bat zegoen. Gehiengoak zioen ezinezkoa zela PPren gobernuari ateak ixtea", gogorarazi du. "Gu irabaztera aterako gara, iruditzen zaigulako eskuinari eta eskuin muturrari ateak itxi egin behar dizkiegula", nabarmendu du.  

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Euskadik behar duen aldaketa ekarriko dute hauteskundeek", PPren aburuz

PPren Euskadiko presidente Javier de Andresek adierazi du "Euskadik behar duen aldaketa" ekar lezaketeela hauteskundeek.

"Espainia guztiaren onerako izango da aldaketa, baina bereziki Euskadirako", esan du. Izan ere, De Andresen esanetan, "Euskadiri ez zaio sozialismoa komeni, ezkerrak hartutako neurriak ez dira onak erkidegorako". 

Horregatik, "lanean, esfortzuan, merezimenduan eta, batez ere, Euskadik ematen duen balio erantsian sinesten duen gobernu baten beharra" defendatu du. "PPrena, alegia", adierazi du.

"Etorkizunari ilusioz begiratzeko aukera", UPNk

UPNren presidente Cristina Ibarrolak "etorkizunari ilusioz begiratzeko aukeratzat" jo ditu hauteskunde orokorrak Espainian eta Nafarroan.

"Polarizazio etapa atzean utzi eta aurrera egin, eraiki eta aukera berriak eskainiko dituen herrialde bat berreskuratzeko garaia da", zehaztu du X sare sozialean "aldaketa guztion esku dago. Espainiak eta Nafarroak hori behar dute", erantsita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X