Lehenbailehen hauteskundeak deitzeko eskatu dio Feijook Sanchezi, "egoera agoniko eta patetiko honen aurrean"
Bestalde, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, "anomalia izugarria da" alderdi politiko baten egoitza miatzea. "Hauteskunde-kanpaina edo egia den jakin ezinda gaude une honetan", esan du.
Alberto Nuñez Feijoo PPko burua eta Gabrien Rufian ERCko bozeramailea. Argazkia: Orain
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak hauteskunde orokorrak deitzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari asteazken honetan, herrialdea bizi den egoera "agoniko" eta "patetikoaren" aurrean. Hori esanda, eta gaur Pedro Sanchezek aita santuari Vatikanoan bisita egingo dionez, manamenduak gogorarazi dizkio: "ez duzu lapurtuko" eta "ez duzu gezurrik esango".
Hala erantzun du Feijook Kongresuko korridoreetan, Guardia Zibilaren Unitate Zentrala (UCO) PSOEren Ferraz kaleko egoitza miatzera joan dela galdetu diotenean.
Egoera "oso larria" bizi dutela adierazi du Feijook, eta "zenbat sarekada nahiz sumario gehiago" ezagutu behar diren galdetu du, Gobernuak espainiarrei hauteskundeetan hitza eman diezaien.
"Egoera agonikoan gaude. Zalantzan jartzen ari gara Gobernuaren zintzotasuna, Gobernu lotsagabea baita, ez bakarrik Alderdi Sozialistarena, zoritxarrez Sanchezek erabateko lotsagabekeriara eraman duena, baizik eta kutsatzeko arriskua izaten hasi gara", nabarmendu du.
Feijook esan du ez zekiela zer gertatzen ari zen gaur goizean Ferrazen, baina "beste bat gehiago da, eta ez beste edozein", eta gogorarazi du "ustelkeriari buruzko 11 sumario" irekita daudela. "Eta Sanchez jauna, Vatikanoa bisitatzen. Aita santuarengana hurbildu nahi badu, zazpigarren agindua gogoratu beharko luke, 'ez duzu lapurtuko', eta zortzigarren agindua, 'ez duzu gezurrik esango' ", baieztatu du.
EAJ
EH Bildu
PSOE
Carlos Cuerpo Espainiako Gobernuko lehen presideenteordeak errespetua eskatu du prozesu judizialekiko eta errugabetasun printzipioarekiko, eta legez kanpoko jokabideen aurrean prebentzio mekanismoak indartzeko egindako lana defendatu du. Ester Muñoz PPko bozeramaileari erantzunez egin ditu adierazpen horiek, Diputatuen Kongresuan.
"Legez kanpoko jarreren aurrean, zero tolerantzia", gaineratu du.
Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak gogor kritikatu du Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) asteazken honetan PSOEren Ferraz kaleko egoitza federalean agertu izana, "informazioa eskatzeko".
Ministroak, Exekutiba Federal Sozialistako kide ere badenak, "erregistro" bati buruz hitz egitea aurpegiratu du, eta zalantzan jarri du agenteak Ferrazen aurkeztea beharrezko ote zen.
"Erregistro bat bezala janzten dute, informazio-eskaera hutsa dena. Bide batez, informazioa eskatzeko, beharrezkoa al da UCOra bidaltzea? Txundigarria da ", adierazi du X-n.
Sumar
Bien bitartean, Yolanda Diaz Espainiako bigarren presidenteorde eta Lan ministroak aitortu duenez, "ez zaio batere gustatzen politikan ikusten ari dena", Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohia inputatu ostean eta Guardia Zibila PSOEren Ferrazeko egoitzan sartu den egun berean.
"Nik ez dakit Zapatero jaunak egin duena delitua den ala ez. Ez dagokit niri, epaile bati dagokio", adierazi du Kongresuan Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak egindako galdera bati erantzunez.
Zehatzago mintzatu da Enrique Santiago IUren eleduna Sumarrek Kongresuan duen taldean, eta "argitu beharreko" informazio baten berri eman du. Haren hitzetan, Feijoo, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea eta Santiago Abascal Voxeko burua Ameriketako Estatu Batuek Espainian duten Enbaxadaren egoitzan egon ziren joan den astean.
Eskuineko hiru buruzagiok enbaxada estatubatuarrean "zer egiten" egon ziren azaltzea beharrezkotzat jo du, eta ez du baztertu "operazioren bat koordinatzen" aritzeko aukera.
Vox
Santiago Abascal Voxeko buruak Pedro Sanchezen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren "mafia" atxilotzea eta epaitzea eskatu du, eta talde horretan bi horiek "defendatzen eta justifikatzen" dituzten guztiak sartu ditu.
X sare sozialeko bere kontuan zabaldutako bideo batean, Abascalek ironiaz esan du "ez dela astebete edo egun bat ere igarotzen, ordubete ere ez", Gobernuko buruaren eta presidente ohiaren "mafiaren xehetasun berriak" ezagutu gabe. "Geldiarazi eta epaitu egin behar dira", gaineratu du.
ERC
Bestalde, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramailearen ustez, "anomalia izugarria" da alderdi politiko baten egoitza miatzea, eta PSOEren legez kanpoko finantziazioa ez dagoela ziurtzat jo du. "Kanpaina zer den edo zer den ez dakigun une batean gaude", gaineratu du.
"Une honetan ez dakizu zer den egia edo zer ez, zer den kanpaina edo zer ez", azpimarratu du, gertakariaren ostean ERCk hauteskundeak eskatuko dituen azaltzeko eskatu diotenean.
Rufianek hasiera batean esan du "frogak eta epai irmo bat" egon beharko liratekeela bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatzeko, eta gogorarazi du beti jarri dutela "marra gorri" gisa PSOEren balizko "legez kanpoko finantzaketa" frogatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak laguntza eskatu die Frontex eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajerako
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.
Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek
Urte politiko berriari hasiera emateko EAJk Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egin dute euskal presoen alde, eta azkena izatea espero dute
Ehunka pertsonak euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Aste Nagusiko egun handian, eta espetxe-legedi arrunta aplikatzeko eskatu dute. Sarek gogorarazi du bere aldarrikapenen defentsan egutegian "gorriz markatutako hitzordu bat" dagoela, urtarrilaren 9an Bilbon urtero deitzen duen martxarena, eta azpimarratu du bere ibilbidearen amaiera gisa azkena izatea espero duela.
Ceutan indarkeria eteteko eskatu du Marlaskak, eta 35 milioi euro iragarri ditu mugako kai-muturrak luzatzeko
Barne ministroak Ceutan indarkeria bertan behera uzteko deia egin du, eta 35,6 milioi euro inbertitzeko Europako finantziazioa eskatu duela iragarri du, besteak beste, El Tarajal eta Benzuko mugako kai-muturrak luzatzeko.
Melgosak "ikuspegi zabala" eskatu du migrazio-krisiaren aurrean, eta Euskadik iparraldeko muga gisa duen papera aldarrikatu du
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Estatuari eta Europar Batasunari migrazio-krisi baten aurrean duten erantzukizuna onartzeko eskatu die. Horren ustez, krisi horrek dimentsio geopolitikoa du. Melgosak jakinarazi du datorren astean, irailaren 3an, Elma Saiz ministroarekin bilduko dela, eta Euskadik migrazio-eskumen handiagoak izatea defendatuko duela, baita iparraldeko muga gisa duen eginkizuna aitortzeko beharra ere. Ildo horretatik, saturazio-egoera gehiago ez izateko akordioak eta aliantzak eskatu ditu.
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.
Ceutara 25 milioi euro bideratzea onartu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Voxen babesik gabe
Neurria bileran egon diren autonomia erkidegoen boto guztiekin (aho batez) atera da aurrera. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadura —Haurtzaro konpetentziak Voxek dituen erkidegoak— ez dira bileran izan.
Lehendakariak alderdiak eta eragile sozioekonomikoak biltzera deituko ditu irailean, ekonomiaz, autogobernuaz eta etxebizitzaz aritzeko
Bilera-sortaren helburua, 2024an egindakoaren antzera, legegintzaldiaren bigarren zatiari "elkarrizketatik ezberdinen arteko akordioak bilatzeari" ekitea da. Bestalde, Ceutako krisi humanitario eta politikoan izandako lankidetza falta deitoratu du lehendakariak.