Astelehenean herrian eraso homofobo "bortitz" bat gertatu zela salatu du Tolosako Udalak
Joan den astelehenean eraso homofobo bortitza izan zela salatu du Tolosako Udalak publiko egin duen ohar batean. "Pasa den astelehenean, herritar bat indarkeriaz erasotua izan zen eta irain homofoboak jasan zituen", adierazi du eta salatu du "horrelako erasoek pertsonen askatasuna eta oinarrizko eskubideak urratzen" ditutzela eta "lekurik ez" dutela "errespetuan, aniztasunean eta bizikidetzan oinarritzen den gizarte batean.
"Udalak bere elkartasun eta babes osoa helarazi nahi dizkio erasoa jasan duen pertsonari eta haren ingurukoei. Era berean, berriz ere adierazi nahi dugu gorroto, diskriminazio edo indarkeria adierazpen oro —sexu-orientazioagatik zein genero-identitate edo adierazpenagatik— errotik gaitzesten dugula", adierazi dute.
Era berean, ziurtatu dute Udaletik lanean jarraituko dutela "Tolosa herri aske, seguru eta anitza izan dadin" eta "pertsona guztiek bere sexu-orientazioa eta identitatea askatasunez eta duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten, beldurrik gabe".
Halaber, Udalak dei egiten die erasoa ikusi zuten herritarrei, udalarekin harremanetan jartzeko informazioa osatzeko asmoz.
"Gorrotoari elkartasua, erantzukizun kolektiboa eta errespetuarekin erantzungo diogu" esab dute.