Homofobia

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
2026/04/02 - 13:44

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

BUDAPEST, 28/06/2025.- La marcha del Orgullo LGTBIQ+ se celebra este sábado en Budapest (Hungría) en medio de la controversia por haber sido prohibida por Gobierno del primer ministro Viktor Orbán y con el apoyo de numerosos políticos de centro izquierda europeos, incluyendo varios ministros españoles. EFE/ Luis Lidón
2025/06/28 - 17:40

Debekuen gainetik, milaka lagun atera dira kalera Budapesten Harrotasunaren eguna ospatzera

LGTBIQ+ Harrotasun Eguna ospatu dute Budapesten, larunbat honetan, agintariek  debekatu duten arren. Izan ere, Viktor Orban lehen ministroaren gobernuak Harrotasunaren Martxa debekatzea ahalbidetzen duten erreforma legal eta konstituzionalak onartu zituen martxoan eta apirilean, adingabeen "garapen egokia" lortzeko arriskutsua dela argudiatuz. Hala ere, manifestazioa egin dute, eta lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.

2025/06/27 - 14:29

Aktibistak klandestinitatean: jazarriak diren eta ezkutuan bizitzera behartuta dauden emakume lesbianak eta transexualak

Munduan LGTBIQ+ kolektibokoa izateagatik jazarpena pairatzen duten milioika pertsonaren adibide Yoseline, Ana Milena, Esther eta Isabel. 67 herrialdetan zigortu egiten dituzte harreman homosexualak, heriotza-zigorra ezar dezakete 12 herrialdetan eta pertsona transexualak jazartzen dituzten legeak dituzte 14tan. Europar Batasunean 10 homosexualetik 6k aitortzen dute ez direla ausartzen kaletik eskutik helduta joaten.

1 2 3 ... 16 »

Asteko irakurriena