Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Salaketa duela hilabete jarri zuen Kirolaren Gardentasun eta Demokrazia Elkarteak, eta, ondoren, ehun bat pertsonak egin dute bat salaketarekin. Horren harian, oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako delitu bat egon ote den ikertzen ari dira.
Madrilgo Fiskaltzak Iñaki Angulo youtuberraren eta eduki sortzailearen aurkako ikerketa eginbideak hasi ditu, Hector Bellerin Real Betiseko futbolariaren inguruan egindako adierazpen homofoboengatik, iturri fiskalek jakitera eman dutenez.
Salaketa duela hilabete jarri zuen Kirolaren Gardentasun eta Demokrazia Elkarteak, eta, ondoren, ehun bat pertsonak egin dute bat salaketarekin. Horren harian, oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako delitu bat egon ote den ikertzen ari dira.
Real Betis eta Real Madrilen arteko partida zuzenean ematen ari zela egin omen zituen adierazpen homofoboak Angulok. Eduki sortzaileak futbolariaren itxurari eta gustuei buruz esan zuen "azazkalak margotzen ditu" eta "emakumeen liburuak bakarrik irakurtzen ditu. Geroago, irain homofoboak ere ein ei zizkion.
Zure interesekoa izan daiteke
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda