Ertzaintzak Basaurin erasoa gertatu eta gutxira identifikatu zituen Ekain Perrino jipoitzeagatik akusatutako guztiak
Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute.
Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboa gertatu zen Basauriko parkera joan ziren lehen ertzainek hamaika akusatuak bilatu eta identifikatu egin zituzten, erasoa gertatu eta gutxira.
Atzotik hamaika gizonen kontrako epaiketa egiten ari dira Bizkaiko Lurralde Auzitegian, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean, Bizkotxalde parkeko eremu batean, biktimari eraso homofobo bat egitea egotzita (23 urte zituen hark gertakarien unean).
Epaiketaren hasieran, "marikoi zikina" oihukatzen zioten bitartean kordea galtzeraino jipoitu zuten akusatu guztiak errekonozitu zituen biktimak. Are gehiago, haren bikotekide zenak atzo deklaratu zuen bere burua gaztearen gainera bota zuela, kolpeez babesteko. Izan ere, gaineratu zuen hark hori egin ezean, hil egingo zutela.
Ertzainek epaiketan adierazi dutenez, gertaeren lekutik ihes egiten ari zirela atxiki eta identifikatu zituzten auzipetuak, bozgorailu handi bat eta gitarra bat zeramatzatela. Horien arabera, gerora ertzain-etxean egiaztatu zuten haietako askok polizia aurrekariak zituztela ondarearen aurkako delituengatik.
Akusazioak hiru urteko zigorrak eskatzen ditu hamaika akusatuetako bakoitzarentzat gorrotozko lesio delituengatik, bai eta bost urteko urruntze-agindua ere. Halaber, kalte moralengatik 6.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du.
Fiskaltzak, bere aldetik, erasoaren garaian 18 eta 27 urte zituzten hamar akusatuentzat hiruna urteko zigorra eskatzen du gorrotoak astundutako lesio delituengatik, eta 18 hilabetekoa, beste akusatuarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.