Epaiaren zain gelditu da Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboaren auzia, akusatuek deklaratu ostean
Asteazken honetan deklaratu dute hamaika akusatuek. Guztiek ukatu dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren orientazio sexualagatik eraso egin izana. Batek onartu du biktimarekin borroka izan zuela, baina esan du ez zuela beste inork parte hartu.
Ekain Perrino gazte basauriarraren aurkako eraso homofoboaren auzi-saioa epaiaren zain geratu da asteazken honetan. Hirugarren egunean, biktimari jipoia ematea leporatuta epaitzen ari diren hamaika pertsonak ukatu egin dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren sexu-orientazioagatik eraso egin izana.
Joan den astelehenean hasi zen Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioan, 2021eko ekainaren 6an Basauriko Bizkotxalde parkearen inguruan izan zen erasoa. Biktimak (23 urteko gaztea garai hartan) ukabilkadak eta ostikadak eman zizkioten buruan, baita konorterik gabe zegoenean ere. Ekain Perrinok berak epaiketaren hasieran azaldu zuenez, kolpatzen zuten bitartean "marikoi zikina" ohikutzen zioten. Bikotekideak emandako testigantzaren arabera, "hil egingo zuketen" babesteko haren gainera bota izan ez balitz.
Akusatuek euren defentsa-abokatuen galderak soilik erantzun dituzte. Guztiek ukatu dute homosexualak gorrotatzen dituztela eta guztien artean jipoia eman izana. Homosexualak errespetatzen dituztela eta "bakoitzak bere bizitza nahi duen bezala bizi dezakeela" adierazi dute.
Horietako batek, ordea, Ekainekin borrokatu izana onartu du. Adierazi duenez, Ekain gerturatu zitzaion "oso aztoratuta", sesio bila. Egin duen kontakizunaren arabera, urtebetetze bat ospatzen ari ziren parke batean, eta hainbat gazte kale-edanean zebiltzan. Haren hitzetan, biktimak "modu txarrean" eskatu zien bozgorailuko musika aldatzeko, eta haietako batek "gizalegez" erantzun zion ez zutela egingo. Epaituaren aburuz, une horretan Ekainek "ijito zikina" ohiukatu omen zien eta horrek "borroka" eragin zuen. Esan du "bi bultzada eta zaplastekoren bat" eman zizkiotela elkarri, baina gainerako taldekideek ez zutela esku hartu.
Hala ere, lekuko gisa deitu dituzten bi gaztek bat egin dute Ekainen bertsioarekin. Kontatu dutenez, akusatuek hainbat irain homofobo egin zituzten eta, ondoren, haietako batek kolpe handi bat eman zion bizkarrean. Lurrera erori zenean ostikoka hasi zitzaizkion, eta hala jarraitu zuten konorterik gabe geratu ondoren ere.
Fiskaltzak gorroto homofoboak eragindako lesio-delitu astundutzat jo du gertakaria, eta auzipetutako hamaika lagunei hiru urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du, horietako bati adimen-urritasunagatiko aringarri bat aplikatuta.
Akusazio partikularrak aldatu egin du bere kalifikazioa, eta egitateak lesio-delitutzat jo ditu: osotasun moralaren aurkako delitutzat eta lesio-delitutzat, eta azpikeriaz larriagotutako lesio-delitutzat. Izan ere, ezustean eraso ziotela uste du, talde handi baten aurrean defendatzeko aukerarik izan gabe. Horrez gainera, 10.500 eurotik 12.000 eurora igo du biktimarentzako kalte-ordain eskaera, eta eraso horre ondorioz "ezin izan du bizimodu normala egin", eragin zizkion lesio psikologikoengatik.
Bestalde, defentsek bezeroak absobitzea eskatu dute, erasoa egin ez zutela eta sentimendu homofoborik ez dutela iritzita. "Mendeetan zehar diskriminatutako gutxiengo talde batekoak dira, eta argi dago ez direla diskriminatzeko gai", adierazi du abokatuetako batek. "Borroka horren jatorria alkohola edan zuten kale-edan ingurune batean izandako borroka bat izan zen", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.