Europako Justizia Auzitegiak ohartarazi du EBko estatu guztiek onartu behar dituztela batasuneko edozein herrialdetan egindako sexu berekoen arteko ezkontzak
Europako auzitegiak betebehar horren berri eman du Alemanian ezkondutako bi poloniarri eragiten dien kasu baten harira; izan ere, Poloniako Erregistro Zibilean ezkontza ziurtagiria transkribatzeko eskatu zuten bi gizonek, ezkontza han aitor zezaten, baina agintariek ukatu egin zieten.
Alemanian ezkondutako bi poloniarren kasuaren hariria Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) gaur adierazi duenez, EBko estatu kideak behartuta daude Europar Batasuneko edozein herrialdetan egindako sexu berekoen arteko ezkontzak aitortzera, nahiz eta herrialdearen barne-araudian horrelako ezkontzak ez onartu.
Kasua 2018an Berlinen ezkondutako bi poloniarri dagokie, zeinetako batek nazionalitate germaniarra ere baduen; bi gizonezko horiek beren ezkontza-ziurtagiria Poloniako Erregistro Zibilean transkribatzeko eskatu zuten, ezkontza Polonian aitor zezaten. Baina Poloniako agintariek ukatu egin zieten hori, Poloniako Zuzenbideak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak ez dituela baimentzen argudiatuta.
Auzia Poloniako Administrazioarekiko Auzien Auzitegi Gorenera iritsi zen, eta horrek Europako araudia interpretatzeko auzi prejudizial bat helarazi zion Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari.
Europar Batasuneko gorteak bere erantzunean adierazi duenez, "Batasunean zirkulatzeko eta bizitzeko duten askatasuna erabili duten Batasuneko bi herritarrek beste estatu kide batean legez egindako ezkontzaren aitorpena ukatzea Batasuneko Zuzenbidearen aurkakoa da, askatasun hori urratzen duelako eta bizitza pribatua eta familiarra errespetatzeko eskubidea urratzen duelako".
Estatu kideak "behartuta daude beste estatu kide batean legez eskuratutako ezkontza-estatutua onartzera, Batasuneko Zuzenbideak ematen dituen eskubideak egikaritzeko", erantsi du Auzitegiak.
Hala ere, gorteak zehazten duenez, horrek ez du esan nahi sexu berekoen arteko ezkontza barne zuzenbidean sartu behar denik.
Baina estatu kide batek beste estatu kide batean egindako ezkontzak aitortzeko bide bakarra ezartzea erabakitzen duenean, hala nola ezkontza-ziurtagiria Erregistro Zibilean transkribatzea, bitarteko hori aplikatu behar die sexu berekoen arteko ezkontzei ere.
"Ezkontideek, Batasuneko herritar diren aldetik, EBko lurraldean zirkulatzeko eta bizitzeko askatasuna dute, bai eta familia-bizitza normala izateko eskubidea ere, bai askatasun hori gauzatzen dutenean, bai jatorrizko estatu kidera itzultzen direnean", argudiatu du auzitegiak.
Horri uko egiteak "eragozpen administratibo, profesional eta pribatu larriak eragin ditzake, ezkontideak jatorrizko estatu kidean ezkongabe gisa bizitzera behartzen baititu", zehaztu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak.
Zure interesekoa izan daiteke
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.