Senegalen hil zen arrantzale lekeitiarraren gorpua Dakarren da dagoeneko, autopsiaren zain
Azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta egon ostean, agintarien ikuskaritza pasa du eta baimena jaso du porturatzeko. Joan den asteazkenean hil zen arrantzalea ontzian, lanean zela. Heriotza ez traumatikoa izan zen. Autopsia egin ostean hasiko dituzte aberriratzeko tramiteak.
Joan den astean Senegalen hil zen Asier Akordarrementeria arrantzale lekeitiarraren gorpua Dakarren da dagoeneko, lehen autopsia bat noiz egingo zain. Behin hori eginda hasiko dituzte hura aberriratzeko tramiteak.
Arrantzalea hil zen ontziak ostegun goizean jaso du porturatzeko baimena, familiak jakinarazi duenez.
Hilaren 22an hil zen arrantzalea Bermeoko ATUNSA'enpresaren Egaluze itsasontzian lanean ari zela; heriotza ez traumatikoa izan zen enpresak jakitera eman zuenez.
Ordutik, itsasontziko hozkailuan eduki dute Akordarrementeriaren gorpua. Azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta egon ostean, agintarien ikuskaritza pasa du eta, azkenean, jaso du porturatzeko baimena.
Senegalgo uretara sartzea lortu zuen itsasontziak, baina porturatzeko baimena ezbeharra gertatu eta astebetera jaso du.
Familiak gorpua aberriratzeko laguntza eskatu du aste honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera