Estebanen esanetan, legegintzaldia "amaierara iritsi da" eta hauteskundeak aurten egitea eskatu du
EBBko presidentearen ustez, egoera politikoa "erabat blokeatuta" dago, eta "interes orokorrak" hauteskundeak deitzea eskatzen duela uste du. Gainera, baztertu du bere alderdiak Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-moziorik bultzatuko duenik.
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Bilbon adierazi duenez, legegintzaldia "amaierara iritsi da" eta "interes orokorrak" eskaitzen du hauteskunde orokorrak urte honetan bertan deitzea.
Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean parte hartu aurretik, Estebanek gogorarazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari dagokiola Gorteak desegitea. Testuinguru horretan, argi utzi du EAJk ez duela zentsura-moziorik bultzatuko.
Buruzagi jeltzaleak kritikatu du legegintzaldia "erabat blokeatuta" dagoela, "aurrekonturik gabe" eta "aurrera egiteko aukerarik gabe".
Adierazi duenez, justiziaren dinamikak berak egoera horri denboraldi batez eustea eragingo du, eta, bere ustez, horrek gobernagarritasunari kalte egiten dio. Gainera, uste du uda iristeak ez duela egungo egoera politikoan aldaketarik eragingo.
"Interes orokorrak" hauteskunde deialdia eskatzen duela defendatu du Estebanek, eta Pedro Sanchezek bere buruari galdetu beharko liokeela "horri uko egitean ez ote den interes alderdikoi eta partikular batetik ari".
Halaber, EAJko presidenteak ohartarazi du foku politikoa ez dela legegintzaldiaren jarraipena babestu duten alderdien gainean jarri behar, Espainiako Gobernuko presidentearen gainean baizik.
Ildo horretan, guztien erantzukizuna eskatu du, "batez ere presidentearena", eta "ostrukaren antzera" ez jokatzeko eskatu dio, "begiak itxiz eta ezer ez dela gertatzen adieraziz".
"Azken astean gauza asko gertatu dira eta gehiago gertatuko dira", iragarri du Estebanek.
Azkenik, Santiago Pedraz epaileak PSOEri edo Espainiako Gobernuari eragiten dioten auzi judizialak desegonkortzeko ustezko sare bati buruz egindako ikerketari buruz galdetuta, Estebanek esan du gertakari horiek baieztatuko balira ez liratekeela "onargarriak" izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik