Zupiriak ohartarazi du sektore batzuek Polizia erabiliko dutela liskarretan aitzakia gisa uda honetan
Larunbatean Loiuko aireportuan izandako istiluei buruz EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez esan du hori Zupiria sailburuak.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ohartarazi du gazte sektore batzuek Polizia erabiliko dutela liskarretan aitzakia gisa uda honetan.
Zupiriak Gorka Ortiz de Guinea EH Bilduko legebiltzarkidearen galdera bati erantzun dio kontrol saioan, Ortiz de Guineak larunbatean Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako kideei egindako harreran izandako istiluez galdetu ostean.
Erantzunean, sailburuak 'Bada garaia' ekimenean erabiltzen ari den eta Ertzaintzari erreferentzia egiten dion abesti baten letra aipatu du. "Hau da uda honetarako abisua, gazte batzuek eta besteek liskarrak konpontzeko erabiliko duten aitzakia, aurretik ezer gertatu gabe", ohartarazi du.
Era berean, Zupiriak gaitzetsi egin du azkenaldian "autoritatearekiko eta poliziarekiko errespetua" galdu izana, eta "hori ezin da normaltasunez hartu", gaineratu du.
"Guk ez dugu onartzen", esan dio EH Bilduko legebiltzarkideari. "Azken hamarkadetan, autogobernuaren babesean eta legea jokaera irizpidetzat hartuta, bizikidetza demokratikorako eredu bat eraiki da Euskadin, eta, zoritxarrez, batzuk kanpoan egon dira", azaldu du. "Gure hirietan eta herrietan ordena egon dadin lanean jarraituko dugu", erantsi du.
Loiuko aireportuan izandako istiluei dagokienez, gogorarazi du publikoki onartu duela "zalantzazko jokabide salagarriren bat" egon dela, eta beharrezko neurriak hartuko dituela halakoak ez errepikatzeko. Azpimarratu du, ordea, ez diela uko egingo "euskal poliziaren presentzia eta lana beharrezkoa den espazio publiko edo sozialei".
Ortiz de Guinearen hitzetan, sailburua "Ertzaintzaren sektore baten barruan arazorik ez dagoela dioten ukatzaileen alde" jarri da, "PPk eta Voxek defendatu eta txalotu" duten modu berean.
Zupiriak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak gai berari buruz egindako beste galdera bati ere erantzun dio. Hernandezek gogora ekarri du sailburuaren dimisioa eskatu zutela, aurreko agerraldian Ertzaintzak Loiun izandako jarduera justifikatu zuelakoan.
Sailburuak Alavesen futbol partidaren atarikoan izandako istiluetan oinarritu du erantzuna. Liskarrak "betikoek" eragin zituztela esan du, eta ukatu egin du ontzidiko ekintzaileekin gertatutakoaren inguruan "ezer justifikatzeko" asmorik izan izana.
Zupiriari erantzun dio GKSk
GKS gazte taldeak erantzun Segurtasun sailburuari erantzun dio. Ertzaintzak flotillako kideen kontra Loiun egin zuen karga bortitz eta lotsagarriaren gainetik fokua kendu nahi duela eta horretarako Zupiria GKSren bideoa erabiltzen ari dela esan du.
Gazte Koordinadora Sozialistak dio sailburuak aipatu duen bideoa txosnetako beto politikoa salatzeko dela eta ez inoren kontrako jazarpen kanpaina egiteko.
Kontrakoa gertatzen ari da GKSren ustean. Dioenez, "ertzainak gero eta oldarkorrago ari dira erantzuten edozein protesta sozialen kontra, EAJren eta jaurlaritzaren babesarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.