Bi atxilotu eta hiru ertzain zaurituta Gasteizen, Deportivo Alaves-Rayo Vallecano partidaren aurreko istiluetan
Segurtasun Sailak adierazi duenez, klubeko zale batzuk polizia-lerroa apurtzen saiatu dira, eta ke-poteak, bengalak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete agenteei. Kargatu egin dute ertzainek eta bi lagun atxilotu dituzte.
21 eta 32 urteko bi gizon atxilotu dituzte larunbat honetan Gasteizen, Deportivo Alavesen eta Rayo Vallecanoren arteko futbol partida hasi baino lehen izan diren istiluetan agintaritzaren agentearen aurkako atentatua egitea egotzita. Gutxienez hiru ertzain zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istiluak 19:00ak aldera hasi dira, Deportivo Alaveseko autobusa Mendizorrotzako zelaira bidean zela, zale batzuk polizia-lerroa apurtzen saiatu direnean, agenteei ke-poteak, bengalak eta beste objektu batzuk jaurtitzen zizkieten bitartean, Segurtasun Sailaren esanetan.
Istiluetan bi gizon atxilotu dituzte eta, gutxienez, hiru ertzaina zauritu omen dira erredurengatik, kea arnasteagatik edota kolpeengatik.
Iraultzaren protesta
Iraultza 1921 taldeak zelaitik alde egin du atxiloketen aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agenteek Cervantes pasealekuko zaleen aurka egin dute, adin guztietako jendea zegoen unean kargatuz. Alavesek eta Iraultza 1921 taldeak berak egin zuten bertaratzeko deialdia.
Kargak taldearen autobusa zelaira sartu direnean izan direla ere esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera