Emakume bat hil da Tafallan, auto batek harrapatuta
Istripua goizean gertatu da. Emakumea oso larri eraman dute ospitalera, eta ordu batzuk geroago hil da.
79 urteko emakume bat hil da ostiral honetan Tafallan, ibilgailu batek harrapatuta. Ezbeharra goizeko 10:40an gertatu da. Emakumea ospitalera eraman dute, larri, eta ordu batzuk geroago hil da.
Istripua NA-8607 errepidean gertatu da, 4,2 kilometro-puntuan, Tafallako Foruzaingoaren komisariaren aurrean.
Abisua jaso ondoren, 112 SOS Nafarroako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat bidali ditu bertara.
Emakumea Iruñera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eraman dute anbulantzia medikalizatuan, egoera oso larrian. Garezurreko traumatismoa izan du, eta ezin izan du gainditu.
Foruzaingoa ezbeharraren eginbideak bideratzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Kaltzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak