Zer da Leire Diez auzia eta zer egozten dio orain Pedraz epaileak PSOEri?
Militante sozialistaren aurka irekita zegoen auzia zabaldu egin du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria gertatu ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak 2025eko abenduan ireki zuen Leire Diez PSOEko militantearen aurkako ikerketa, Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatearekin (SEPI, gaztelaniaz) lotutako hainbat enpresen bitartez komisioak jaso zituelakoan. Auzi horretan bertan, Vicente Fernandez SEPIko presidente ohia eta Antxon Alonso Servinabar enpresako administratzailea ere ikerketapean daude.
Epailearen arabera, Diazek, Fernandezek eta Alonsok sare bat antolatu zuten kontratu publikoak sozietate edo enpresa jakin batzueri esleitzeko, eta trukean, eskupekoak jasotzen zituzten; Administrazio publikoan zituzten kontaktuak erabiltzen omen zituzten operazio horietarako. 2021 eta 2023 urte artean "modu antolatuan" lan egin zutela uste dute ikertzaileek, komisioen bitartez, ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko.
Halaber, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO, gaztelaniaz) agenteek ondorioztatu zuten 700.000 euro inguru jaso zituztela eskupekotan Diezek, Fernandezek eta Alonsok, SEPIren mendeko enpresekin egindako bost operaziotan. Horiek dira ikertzen ari direnak.
Iazko abenduan atxilotu zituzte hirurak, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske utzi zituzten, kautelazko neurriekin.
Cerdan, PSOEko gerentea eta Zarrias, Leire Diez auzian inputatuta Auzitegi Nazionalak eskatuta
Orain, zabaldu egin du auzia Pedrazek, eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkaria, Gaspar Zarrias Andaluziako Juntako presidenteorde ohia, Ana Maria Fuentes PSOE alderdiko gerentea eta Javier Perez Dolset enpresaburua inputatu ditu kasuan. Guztiei leporatzen die Diezi legez kanpoko ordainketak egitea, PSOEren eta Gobernuaren inguruko auzibideak neutralizatzearen truke.
Magistratuak delitu hauek leporatzen dizkie: talde kriminala antolatzea, funtzionario-eroskeria, sekretuak agerraraztea, lekukotza faltsua ematera bultzatzea, akusazio faltsua, merkataritza-dokumentuak faltsutzea, prebarikazioa, influentzia trafikoa eta Estatuko erakundeen aurkako delitua.
Halaber, sekretuak jakitera ematea, eroskeria eta Estatuko erakundeen aurkako delituengatik, Ismael Oliver eta Jacobo Teijelo abokatuak eta Juan Sanchez Yepes guardia zibila ere ari da ikertzen Pedraz. Koldo Garciaren Garraio Ministerioko aholkulari izandakoaren abokatua izan zen Oliver, eta Cerdanen defentsa zuzentzen ari den letratua da Yepes.
Horrez gain, magistratuak delitu zantzuak atzeman ditu Juan Manuel Serrano Quintana Correoseko presidente ohiaren eta Juan Francisco Serrano Martinez Cerdanen kolaboratzaile estua izan zenaren jardunetan. Bi horien kasuan, Pedrazek azaldu du ikerketaren emaitzen zain egon behar dela, ustezko sarean izan duten ardura zehazteko.
Zer dio autoak?
Pedrazen autoaren arabera, gutxienez 17 aldiz bildu ziren Cerdan eta Diez, Ferrazen edo handik kanpo, eta batzar horien "inflexio puntua" Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gogoetarako bost egun hartu zitueneko tartean kokatu zen, 2024ko apirilean. Begoña Gomez emaztearen inputazioaren ondoren egin zuen etena gobernuburuak.
"Bi urte daramatzagu PSOErekin harremanetan jarri nahian, eta Begoñarena gertatu denean bakarrik hartu gaitu norbaitek". Hitz horiek Diezek idatzi omen zituen, autoan jasota dagoen oharretako batean. Zehazten da Cerdanek bazekiela emakume horrek aurrez prozedura judizialetan "esku hartzeko" operazioak egin zituela.
Hortik aurrera, "Cerdanek gidatutako eta Diezek koordinatutako" taldeak asmo jakin batekin jardun zuen: Gobernuari eta PSOEri eragiten zieten auzibideak neutralizatzea, kolokan zeuden "interesak" babestuz.
Hala, Diezek baimendutako "eroskeria saiakerak" aipatzen ditu epaileak bere idatzian, eta besteak beste, Jose Grinda fiskalari edota Carmen Pano enpresaburuari egindako eskaintzei buruzko informazioa ematen da. Azken horrek azaldu zuen 90.000 euro jaso zituela eskudirutan Ferrazetik.
Ildo beretik, autoak dio Jacobo Teijelo abokatuari 125.000 euroko ordainketa egin ziola Ferrazek, hidrokarburoen auzian "eragin" zezan.
Baita ere, magistratuak uste du Diezek eta Cerdanek gidatutako ustezko sarea Jose Grinda Ustelkeriaren aurkako fiskala erosten ahalegindu zela. Antza, Alejandro Luzon Ustelkeriaren aurkako fiskalburuari buruzko informazioa eskatu zioten, eta haren esku zeuden hainbat auzi artxibatzen laguntzeko galdegin. Trukean, diru kopuru handi bat eta atzerrian lanpostu bat eskaini omen zizkioten.
Zure interesekoa izan daiteke
Donosti Cupen epaile lanetan ari zen ertzain batek eskoltatuta utzi du zelaia, jokalarien eta ikusleen jazarpenagatik
Epaileak partida bat behar baino lehen amaitu nahi zuen, jokalarien jokabidea bortitzegie zela iritzita, eta horrek jokalarien eta ikusleen haserrea piztu zuen. Donosti Cupeko antolatzaileek esan dutenez, "horrelako jokabideek ez dute lekurik gure txapelketan".
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.
"Ez litzateke lehen aldia presidente batek ihes egiten duena", erantzun dio Peinado epaileak Begoña Gomezi
Magistratuak ekainaren 30ean sinatutako auto batean defendatu du bere erabakia, bere ordezkoak gai horren inguruan beste erabaki bat hartu baino lehen. Azken horrek baimena eman dio Gomezi Londresera bidaiatzeko, baina ez Ankarara.