Euskadiko Orkestra, Elena Sancho Pereg, Marife Nogales eta Vocalia Taldea lagun “Bernaola / Mendelssohn” programan
François Lopez-Ferrer zuzendariak gidatuko ditu kontzertuak
Euskadiko Orkestrak 2025-2026ko denboraldi sinfonikoaren azken-aurreko programa eskainiko du datozen egunetan, gaur, ostiralarekin, hasita, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 'Bernaola / Mendelssohn' izenburupean, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales abeslariak eta Vocalia Taldea abesbatza izango ditu lagun oholtzan.
Kontzertuen obra nagusia bigarren zatian iritsiko da. 'Uda-gau bateko ametsa' Felix Mendelssohnen ordubete baino gehiagoko lana da, William Shakespeareren izenburu bereko antzezlanean oinarritua; 'Eztei Martxa' doinu unibertsala gordetzen du, esate baterako.
François Lopez-Ferrer zuzendariak euskal ahotsez osatutako taldea gidatuko du: Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales abeslariak eta Vocalia Taldea abesbatza, Basilio Astulezek zuzentzen duen 40 emakumeko taldea.
Kontzertuen lehen zatian, Carmelo Bernaola eta Camille Saint-Saëns konpositoreen obrak interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrak.
Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira: ostiral honetan, maiatzaren 22an, Donostiako Kursaal Auditoriumean; hilaren 25ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; 26an, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; 27an, Euskalduna Bilbao Jauregian; eta maiatzaren 28an, Donostiako Kursaal Auditoriumean berriro.
Sarrerak salgai daude jada, Gasteizerakoak izan ezik, 10 euroan hasita.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da