Atzerapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute

Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” daudela azalduta. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boysen kontzertuak zeuden iragarrita, besteak beste.

Biznaga taldea
Biznaga madrildar taldeak ekainaren 5ean jo behar zuen Urdulizko jaialdian

Eztanda, ekainaren 5 eta 6rako Urdulizko futbol zelai zaharrean egitekoa zen punk eta rock jaialdia atzeratu egingo dute antolatzaileek, ohar batean azaldu dutenez, “antolakuntzatik kanpoko azken orduko arazo tekniko eta administratiboengatik”.

“Beharrezko lanak garaiz eta berme guztiekin amaitzeko ziurtasunik ezak” behartu ditu antolatzaileak “erabaki zail hau hartzera”. Jaialdia uda joandakoan egin nahi dute orain, “hasierako espiritua eta kartela mantenduz”.

Orain arte erositako sarrerek data berrietarako balioko dutela azaldu dute oharrean, baina bai orain bai kartel berria eta data berriak iragarritakoan itzuli egin ahalko dira, dirua bueltan jasotzeko.

Ekainaren 5 eta 6ko jaialdirako, talde hauek zeuden iragarrita, besteak beste: Ajou, Arene 6, Biznaga, Hell Beer Boys, Nevadah, Perlata, Sua, Against You, Akatz, Anestesia, Chulería, joder!, Cockney Rejects, Kaleko Urdangak, Streetwise… 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X