Euskal Herriko musika industriari bilgunea eskainiko dio Must +PROk
Caballos Yonkis donostiar taldeak maiatzaren 13an joko du
Musika Bulegoa elkarteak prestu Must +PRO Euskal Herriko musikaren topaketa profesionalaren bigarren edizioa. Maiatzaren 13 eta 14an, bi eremu handitan banatuko ditu jarduerak, Bilbon: programazio profesionala (PRO), sektoreko eragileei zuzendua, eta programazio irekia (LIVE), publiko orokorrarentzat pentsatua.
Programa profesionala artistak eta sortzaileei, aretoei, enpresei, agentziei, programatzaileei (Euskal Herritik kanpoko 19 programatzailek parte hartuko du), managerrei, erakundeei eta bestelako kultur eragileei begira diseinatu dute, eta gai hauek jorratuko ditu mahai-inguru, hitzaldi, topaketa eta networking guneen bidez: Europako funtsak, musika ekonomia-eragile bezala, ekoizpen musikala eta adimen artifiziala, legedia, audientziak erakartzeko estrategiak…
Publiko orokorrari begira, Bilborockek 8 showcase eskainiko ditu, deialdi ireki baten bidez aukeratutako talde eta artisten eskutik: Heitxi, Julie, Supercremalleras eta Caballos Yonkis (maiatzak 13), asteazkena, arituko dira eta hurrengo egunean Bea Asurmendi, Haize Arrosa, Olivia Orell eta Maloa Brothers.
EITBk bi solasaldi egingo ditu bertan, Gaztearako eta Radio Euskadirako.
Gazteak Must +Pro jaialdiarekin egingo du bat gaur, 19:00etatik aurrera, Bilboko Sala BBKn
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko