Ahotsak protagonista Euskadiko Orkestraren kontzertuetan, Strauss eta Mandelssohnen doinura
Programa sinfoniko berria maiatzaren 4an hasiko da, Gasteizen, Alexander Liebreich alemaniarraren zuzendaritzapean. Programa sinfoniko berria maiatzaren 4an hasiko da, Gasteizen, Alexander Liebreich alemaniarraren zuzendaritzapean.
Donostiako Orfeoiak eta Sophie Harmsen, Werner Güra, Florian Boesch eta Markus Volpert abeslariek bat egingo dute, Euskadiko Orkestrarekin Strauss / Mendelssohn programa sinfoniko berrian. Heriotzaren fenomenoa hainbat ikuspuntutatik aztertuko du programak, eta Alexander Liebreich alemaniarrak zuzenduko ditu kontzertuak.
Euskadiko Orkestrak jakinarazi duenez, ibilbide honi jarraituko dio kontzertuetan: maiatzaren 4an Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, maiatzaren 5ean Iruñeko Baluarte Auditoriumean, maiatzaren 6an, Euskalduna Bilbao Jauregian eta maiatzaren 7an eta 8an Donostiako Kursaal Auditoriumean, 19:30ean. Sarrerak salgai daude, 10 eurotik aurrera.
Kontzertuak Johann Sebastian Bachen Ich habe genug ("Ase nago" edo "Nahikoa dut") obrarekin hasiko dira. Ondoren, Richard Straussen Heriotza eta itxuraldaketa obra joko dute.
Kontzertuen bigarren zatian, Donostiako Orfeoiak eta Sophie Harmsen mezzosopranoak, Werner Güra tenorrak eta Florian Boesch baritonoak orkestrarekin bat egingo dute, Felix Mendelssohnen Walpurgisko lehen gaua kantata paganoa interpretatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da