Ekainak 19 eta 20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Mitoaroa III” ikuskizun “futurista eta aldarrikatzailea” izango da

Zetak taldeak agerraldia egin du gaur Bilbon, ekainaren 19an eta 20an San Mamesen zabalduko duen ikuskizunaren zertzelada batzuk aletzeko.
Zetak Ilunben Mitoaroa II

Mitoaroa II kontzertua, 2025eko irailean Donostian. Argazkia: Mario Lezaun.

Zetak taldeak agerraldia egin du gaur Bilbon, bi hilabete barru, ekainaren 19an eta 20an, San Mames Bilboko estadioan zabalduko duen Mitoaroa III ikuskizunaren gaineko zehaztasun zenbait emateko.  

Prentsaurrekoaren aurretik, “futurista eta aldarrikatzailea” izango den ikuskizunaren lagintxo bat erakutsi dute Bilboko Kale Nagusian, herritarren aurrean: landa inauteriei lotutako pertsonaiak eta Mitoaroa III unibertsoko figurak agertu dira. 

Gainera, kazetariekikoak egin eta gero, Pello Reparazek Zetaken hiru kantu jo ditu, Foru Jauregiaren atarian, Enrike Solinis musikariak lagunduta. 

Bi egunean 80.000 zale bildu nahi dituen taldeak aurreratu duenez (ostiralerako 2.000 sarrera gelditzen dira, eta larunbatekoak agortuta daude), “musika, narrazioa eta teknologia uztartzen dituen esperientzia kolektibo bat eskaintzea da, galdera garaikide bat planteatzeko: nor garen eta norantz goazen”.

Mitoaroa IIIk “etorkizunean kokatutako unibertso narratiboa” eskainiko du, Reparazen esanetan, pertsonaia berriekin eta “Euskal Herrian etengabeko kontrol, botere harreman eta gainbegiratzeak markatuta”. “Gai garaikideak aztertuko ditu, hala nola identitatea, teknologia eta gizateriaren zein garapen digitalaren arteko harremana”, erantsi dute.

Euskara “anbizioaren, garaikidetasunaren eta espazio publikoaren eremuan ere” kokatu nahi du Mitoaroa IIIk, “ez soilik memoriaren eta erresistentziaren eremuan”.

700 lagun arituko dira lanean egun horretan, Reparazek azaldu duenez, eta Bizkaiko Aldundiak 1.000.000 euroz lagunduko ditu bi kontzertuok, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X