Musika Bulegoa Sariek euskal musikaren sormenerako gaitasuna goretsi dute
Biarrizko Atabal aretoak Musika Bulegoa sarien hamargarren edizioaren banaketa ekitaldia hartu du gaur, eta Olaia Inziarte, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Sara Zozaya, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Ezezez, Ødei eta Xabi Aburruzaga musikari eta taldeek iaz argitaratutako lanak zein Javier Corral “Jerry” kazetariak eta Fermin Muguruzak beren ibilbidean egindako bidea saritu dituzte bertan.
Epaimahai profesionalak Olaia Inziarte (Zerrautsa diskoa), Jon Sáenz (Exodus opera esperimentala), Maite Ruiz de Erentxun (Maite Ruiz de Erentxun diskoa), Sara Zozaya (atta EPa), Maite Larburu (Maizter diskoa), Izaki Gardenak (Sitsak diskoa), Ezezez (Kabakriba diskoa) eta Ødei (Goizegi hiltzeko diskoa) musikari eta taldeek 2025ean kaleratutako lanak saritu ditu. Natxo Velez ORAINeko kazetariak, Ane Zabalak, François Matonek, Jaione Martiarenak, Geraldine Ramirezek, Artur Estradak, Haizea Huegunek eta Iñigo Irazokik osatu dute epaimahai hori.
Publikoaren saria, berriz, Xabi Aburruzagak jaso du Bask diskoagatik, eta Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria Fermin Muguruzari eman diote, “euskal musika eta euskara nazioartean zabaltzeko egindako ekarpenagatik”. Hautaketa batzordea azken hiru urteetako saridunek osatu dute, Oreka TXk, Euskal Barrokensemblek eta Izarok, Etxepare Euskal Institutuarekin batera.
EHMBE Ohorezko saria, Musika Bulegoaren zuzendaritza batzordeak hala erabakita, Javier Corral “Jerry” kazetariak jaso du. Musika kazetaritzan egindako ibilbide luzea eta euskal musikaren zabalkundean egindako ekarpena aitortu nahi izan dute Musika Bulegoaren zuzendaritzako kideek.
Zortzi lan saridunen egileek eta Etxepare Euskal Institutuaren Musika sariaren irabazleek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena eskultorearen lan bana eramango dute; Publikoaren sariaren irabazleak, 1.000 euro, eta EHMBE Ohorezko sariak ez du diru ekarpenik.
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogotak Kobetamendi girotu du, iragarri gabeko agerraldi batekin BBK Live jaialdian
Talde murtziarra Kobetamendiko agertoki nagusira igo da larunbat arratsaldean, BBK Live jaialdiaren unerik gogoangarrienetako batean. 'Bigger Splash' abesti berriaren izenpean iragarrita, taldea ia oharkabean igaro da karteletan.
Robbie Williamsek poparen errege izaten jarraitzen duela erakutsi du BBK Liven
Kantari britainiarrak Kobetamendin aurkeztu du bere azken lana, pop festa handi batean, musika, umorea, nostalgia eta futbola uztartuz. Horrela, Williamsek BBK Liven erakutsi du poparen erregea izaten jarraitzen duela.
Robbie Williams zain da Kobetamendin
Britainiar musikariarena da jaialdiko bigarren jardunaldiko izen nagusia, baina beste artista eta talde interesgarri asko egongo dira gaur Bilbao BBK Liveko agertokietan: Marte Lasarte, La M.O.D.A., Alabama Shakes, Belle and Sebastian, Tomora, Soulwax…
Abian da 2026ko BBK Live jaialdia!
Gaur, uztailak 9, hasi da jaialdia Bilboko Kobetamendi parkean, eta uztailaren 11ra arte luzatuko da. Aurten 20. urteurren berezia ospatzen du topaketak, eta nazioarteko zein etxeko artistak bilduko ditu hiru egunetan zehar. Kobetamendiko eszenatokietan Robbie Williams, Calvin Harris, Lily Allen eta Interpol bezalako izen handiak arituko dira, Aimarz edo Gar bezalako euskal taldeekin eta tokiko talentuarekin batera, giro paregabean.
Bonnie Tylerren ibilbidea, bost abestitan
Galesko artista mitikoa 75 urterekin hil da, baina 80ko hamarkadako pop-rockaren ikur bilakatu zenak kantu zoragarriak utzi ditu bere ibilbidean zehar, oraindik bizi-bizirik dirautenak. Horietako bost errepasatu ditugu.
Bonnie Tyler hil da, pop musikaren mitoa
Besteak beste, "Total Eclipse of the Heart" arrakastagatik ezaguna, 80ko hamarkadako abeslari ikonikoa bart zendu da, 75 urterekin, familiak ohar baten bidez jakinazi duenez.
Bilbao BBK Liveko sorpresetako bat, argituta: Arde Bogotá Kobetamendin izango da
Egitarauan Bigger Splash bere single berriaren izenez programatuta zegoen murtziar taldeak larunbatean joko du, 18:00etatik aurrera, agertoki nagusian.
Jose Gonzalezek piztu du Bilbao BBK Liveko musika
Argentinar-suediar kantautoreak kontzertua eskaini du bart, Guggenheim Bilbao Museoan, Bilbao BBK Live jaialdiaren Bereziak zikloaren barruan. Kobetamendin gaur, ostegunarekin, hasiko dira bozgorailuak aldarrika, eta, Bilbon, musika ez da igandera arte isilduko.
Kobetamendi, festibalarien zain
BIlbao BBK Livek uztailaren 9tik 11ra ospatuko du 20. urteurrena, Robbie Williamsen, Calvin Harrisen, Lily Allenen, Idlesen eta beste haimaika artista eta talderen doinupean. Jaialdiko eremua prest dago, publikoaren gozagarri.
Bilbao BBK Liveko altxor ezkutuak
Sara Zozaya, Apparat, Tomora, Fatoumata Diawara, Cervatana... Bilbao BBK Liveko jaialdiko kartelaren letra handien itzalean aurkitu ditugun hainbat talde eta artista interesgarri zerrendatu ditugu.