Omenaldi bikoitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Niko Etxart “euskal rock n’ roll”aren aitzindariari gorazarre

Zuberotar kantautoreak hitzordu bikoitza du publikoarekin: azaroaren 21ean, Getxon, eta azaroaren 28an, Donibane Lohizunen. Bere ibilbideko kantu esanguratsuenak, Zuberoako kantu tradizionalak eta hainbat kolaborazio entzun ahalko dira emanaldiotan, eta ETBk Getxokoa filmatuko du.

Iragarkia
Niko Etxart
18:00 - 20:00

Euskal publikoak hitzordu bikoitza du azaroan Niko Etxarten ondare oparoa ospatzeko; euskal rock-and-rollaren aitzindariak bi kontzertu egingo ditu, azaroaren 21ean Getxon (Muxikebarri, 20:00) eta azaroaren 28an Donibane Lohizunen (Tanka, 20:00), 50 urtetik gorako ibilia gogoratu eta ospatzeko.

Bi gaualdiotan, Niko Etxarten ibilbideko kantu esanguratsuak entzun ahalko dira, Zuberoako doinu tradizionalekin eta ekitaldirako propio prestatutako kolaborazioekin batera.

Oholtzan, Hapa-Hapa taldea (Dominic Earl, Kiki Graciet, Zedrik Ilhardoi, Thomas Saez, Xabi Etxeberri eta Didier Real) izango du lagun Etxartek, ohi bezala, baita Robert Larrandabürü eta Dominika Eiheraberri, Anje Duhalde, Xabaltx kantautorea eta Anne Bidalun abeslaria ere. Gainera, Xabi Leon, Süne, Pello Artabe (Eskean Kristö), Irantzu Garamendi eta Ainhoa Aranburu musikarien kolaborazioa ere egongo da.

EITBk Getxoko emanaldia filmatuko du, Oholtzan saiorako eta ETB ON plataformarako. Hain zuzen ere, "Iparra galdu gabe" kultura-ekimenaren 25. urteurrena ospatuko dute Bizkaiko udalerrian; Getxoko Udalak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatzen dute, elkarlanean, eta Ipar zein Hego Euskal Herriaren arteko loturak sendotzea du helburu.

Kontzertu horretako sarrerak uztailaren 27an jarriko dituzte salgai, eta Donibane Lohizunekoak salgai daude dagoeneko.

Niko Etxarti omenaldia

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X