Irailak 11-20
Gorde
Kendu nire zerrendatik

XVIII. mendeko meza bat eta Carlos Menaren itzulera eskainiko ditu Arabako Antzinako Musika Asteak

Musika jaialdiaren 44. edizioa, Iruña Okako Santa Katalina lorategira eta Andetxara ere iritsiko da, Gasteizera ez ezik.

Carlos Mena

Carlos Mena kontratenorrak Gasteizen kantatuko du irailaren 19an. Argazkia: Susana Vera. 

Arabako Foru Aldundiak Arabako Antzinako Musikaren Astearen 44. edizioa prestatu du, eta, Gasteizera ez ezik, Iruña Okako Santa Katalina lorategira eta Andetxara ere eramango du jaialdia aurten, irailaren 11tik 20ra.

Astelehen honetan aurkeztu den jaialdiko plater nagusietako bat duela 70 urtetik galdutzat jo den eskuizkribu baten interpretazioa izango da. 1792ko eskuizkribua da Gasteizko Andre Maria Katedraleko sakristiaren azpian agertu da, eta XVI. mendeko original baten kopia dela adierazi dute hainbat adituk.

Rafa Mendialdua eta Manu Sagastume ikertzaileen ekinari esker, Cristóbal de Moralesen "Hilen Ofizioa" eta orain arte argitaratu gabeko meza bat identifikatu dituzte orri horietan. Hain zuzen ere, Intonationes taldeak berreskuratuko ditu orrialde horiek irailaren 17an, Katedralean bertan, kontzertu-solasaldi formatuan.

Aurtengo Asteak Carlos Mena kontratenorra ekarriko du bueltan, gainera. Irailaren 19an arituko da, Jesus Guridi Kontserbatorioan, Concerto 1700 taldearekin batera. Kartelean, halaber, beste izen batzuk ere agertzen dira, hala nola Collegium Musicum Madrid eta Martín Llade, OBNI eta Miriam Hontana, edo Conductus Ensemble.

Jaialdia irailaren 11n abiatuko dute, Arte Ederren Arabako Museoko lorategian, Jesús Guridi Kontserbatorioko ikasleek, irailaren 20an jaialdia itxiko duten berberek. 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X