Robbie Williams zain da Kobetamendin
Britainiar musikariarena da jaialdiko bigarren jardunaldiko izen nagusia, baina beste artista eta talde interesgarri asko egongo dira gaur Bilbao BBK Liveko agertokietan: Marte Lasarte, La M.O.D.A., Alabama Shakes, Belle and Sebastian, Tomora, Soulwax…
Ez dago atsedenerako betarik. Bart gauean fka twigsek, David Byrnek, Calvin Harrisek eta Apparatek egin zituzten kontzertuen ondoren, musika ozen entzungo da gaur gauean ostera ere, Kobetamendin.
17:30etik aurrera, hiru euskal proposamen entzungo dira batera, jardunaldia abiatzeko, San Miguel (Marte Lasarte) eta Johnnie Walker (Suave) agertokietan eta Basoa eremuan (Miravalles DJa).
Haien lekukoa hartuko dute Depresión Sonora, La M.O.D.A., Yeray Cortés, Westside Cowboy, Alabama Shakes, Thee Sacred Souls y Belle and Sebastianek, harik eta 22:35ean Robbie Williams Nagusia agertokira irtengo den arte.
Take Thateko kide ohiak Britpop diskoa aurkeztuko du, baina Bilboko kantu zerrendan ez dira faltako, noski, “Angels”, “Feel” eta “Rock DJ”.
Kartelburuaren emanaldiaren ondoren, Cmat irlandarraren kontzertuaz gozatu ahalko da, baita, elektronikaren esparruan, Tomora Aurora norvegiar kantariaren eta Tom Rowlands The Chemical Brothers taldeko kidearen proiektuaz, Soulwaxez eta Richie Hawtinen saioaz.
Zure interesekoa izan daiteke