Aurora Beltranek jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria
Nafarroako Gobernuaren sariak “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" azpimarratu nahi du.
Aurora Beltran
Aurora Beltran musikari nafarrak jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria. Musika "adierazpen pertsonal eta kolektibo gisa" ulertzen duelako emango dio Foru Gobernuak saria, “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" aitortuz.
Vianako Printzearen Sariko epaimahaia Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek osatzen dute; gaur goizean bildu dira, Nafarroako Jauregian, sariaren 37. deialdia zein hautagaik irabaziko zuen hitzartzeko. Sariak Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakundeek kulturaren edozein esparrutan egindako lana hartzen du aintzat, jardun hori sormen, ikasketa, ikerketa zein sustapen edo bultzada mailakoa izan.
20.000 euroko diru ekarpena dakar sariak, eta ekainaren 13an jasoko du abeslariak, Los Arcoseko kultur etxean, 2026an 850 urte beteko baitira 1176an Antso Jakitunak hiribilduari foruak onartu zizkionetik.
Aurora Beltran Gilak (Iruñea, 1964) 13 urte zituela idatzi zuen bere lehen kantua, “Muerte ven”, gerora bere ibilbide diskografikoan ageri den pieza.
1980ko hamarkadan abiatu zuen musika ibilbidea, Belladona taldeko guitarrista bezala. “Las mujeres y los negros primero” diskoa grabatu zuen beraiekin, eta 1987an Tahures Zurdos taldea sortu zuen, Lolo nebarekin eta beste hainbat musikariekin.
2008an, taldea desegin eta gero, Beltranek bakarkako bere lehen lana kaleratu zuen: “Clases de baile”.
Halaber, Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak iragarri duenez, Maria Cristina Morenok irabazi du Talentu Artistikoaren Sustapenerako saria. 30 urtetik beherakoentzako aintzatespen honen zazpigarren edizioa da aurtengoa.
Maria Cristina Moreno (Tutera, 2000) arte-historialaria eta ilustratzailea da, autore komikietan eta autoekoizpenean aditua. Lanetan, gazteen prekarietatea, nortasuna, buru osasuna eta sortze prozesuak jorratzen ditu marrazki eta narrazio grafikoen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.