Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Natxo de Felipe
Donostiako Musika Hamabostaldiak denetariko kontzertuak eskainiko ditu abuztuaren 2tik 30era, musika topagunearen 87. edizioan; Juan Diego Florezek irekiko du egitaraua, eta haren atzetik etorriko dira, esate baterako, Grigory Sokolov, Daniel Harding, Julia Hagen, Eva Yerbabuena Milango Scalako Orkestra Filarmonikoa eta Juanjo Mena, bere agurraren denboraldian, Arriaga harrigarria kontzertuan.
87. edizioa
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Musika Aitzaki zikloa, donostiar jaialdia Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko hainbat herritara eramaten duen egitaraua, Arantzazura itzuliko da, Chillida Lekura, Senperera eta Hondarribira ez ezik, eta Oñatiko santutegian Natxo de Feliperen proiektu berri bat aurkeztuko du abuztuaren 20an, 19:00etan.
Abandonatuak EITBren babesa duen emanaldian, Oskorriren garaian argitaratu barik gelditu ziren hainbat kantu berreskuratuko ditu De Felipek, Kuarteto Philiperenak lagunduta (Xabier de Felipe biolina, David Carmona biolina, Przemyslaw Pujanek biola eta moldaketak eta Karmele Castillo biolontxeloa), taldearen agurretik 11 urte joan diren honetan.
Gainera, 87. Musika Hamabostaldian ziklo hauek egongo dira: Antzinako Musika eta Ganbera Musika, San Telmo museoan; Organo Zikloa, Musika Garaikidea, Tabakalera Dantzan, Interprete Gazteak eta Haurren Hamabostaldia.
Musika Hamabostaldiko kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 19an jarriko dira salgai, 11:30ean, jaialdiaren webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko