2026-2027
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian

Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren "La Traviata"k abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.

Javier Camarena mexikar tenorea

Javier Camarena tenore mexikarrak "La traviata" interpretatuko du, denboraldiko lehen opera

ABAO Opera Lagunen Bilboko Elkarteak urriaren 17an abiatuko du 2026-2027 denboraldia, Bilbon egiten den 75.a, Giuseppe Verdiren La Traviata opera oholtzaratuta. 

Denboraldia ez ezik, 1953an operazaleen elkartea sortu zuteneko 75. urteurrena ospatzen ere hasiko dira horrela. Hiru urtez izango dute gogoan elkartearen sorreraren urteurrena, 2028-2029 denboraldia amaitu arte.  

Horrela, hurrengo denboraldian, estetika oso ezberdineko bost opera eskainiko ditu ABAOk, "maitatzeko bost modu" erakusten dituztenak: La Traviata, Il barbiere di Siviglia, Die Walküre, Roberto Devereux eta Manon Lescaut.

Gainera, ABAO Txikiren 22. denboraldiak lau ikuskizun aurkezten ditu Arriaga Antzokian; 15 emanaldi guztira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X