Saldu dira ETSren Gasteizko kontzerturako sarrera guztiak, eta beste emanaldi bat iragarri dute
Arabako taldeak beste kontzertu bat emango du Buesa Arena pabiloian, martxoaren 19an, Gasteizen martxoaren 20rako iragarri zuten "Etxean" kontzerturako sarrerak berehala, ordubete luzean, agortu baitituzte.
ETS taldeak, En Tol Sarmientok, "Etxean" martxoaren 20an Gasteizko Fernando Buesa Arena pabiloian egingo duen kontzerturako sarrera guztiak saldu ditu gaur goizean, aurresalmentan, eta talde arabarrak beste kontzertu bat iragarri du bezperarako, martxoaren 19rako.
Bigarren emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, lehen emanaldirako erabili behar zen kode berdina erabilita.
Oraingoz bikoitza den “Etxean” kontzertua larunbatean iragarri zuten, taldeak Madrilen, Movistar Arenan, eman zuen kontzertuan zehar, eta "ikuskizun berria izango da, oraingorako propio sortua, eta kulturaren, tradizioaren, transmisioaren eta jaien inguruko ospakizun handi gisa planteatuta”.
Agertokia pabilioiaren erdian paratuko dute.
Elkarrizketa
Iñigo Etxezarreta: “ETSren formatu ezberdinak egongo dira etorkizunean”
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da