Xak, Ketekalles eta Niña Coyote eta Chico Tornado kartelera batu ditu EHZk
Euskal Herria Zuzenean festibalak ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko du 30. Urtebetetzea, Arberatze-Zilhekoan. Musika talde, ikuskizun eta hitzaldien zerrenda handitu dute kartelean.
Niña Coyote eta Chico Tornadok ostiralean joko dute EHZn
EHZ, Euskal Herria Zuzenean, festibala ekainaren 26, 27 eta 28an egingo dute aurten, Arberatze-Zilhekoan, Nafarroa Beherean, jaialdia 1996an Arrosan abiatu eta 30 urtera. Antolatzaileek egitaraua xehetu dute gaur, prentsa ohar bidez, eta honela gelditu da kartela:
OSTIRALA : Acidulent – Ixabe – Jean-Paul Groove – Ketekalles – L’Entourloop – Niko Etxart eta Hapa Hapa – Siwanaba DJ – Tekmao – Xak – Ztah
LARUNBATA : Anestesia – Bele – Berdinki Zirkus – Bertso Musikatua – Bide Bakarra – Bilaka – Bonnie Spacey – Cordcore – DAM – Dena – Gaizka Chamizo & 2 Zaldi – Gilkitxaro – Yard – Jonkass – La Chorba de Raouf – La Patina – Libertivore – Matah – Merina Gris – Niña Coyote eta Chico Tornado – RTZ Kolektiboa – Zpeiz Mukak
IGANDEA : Batcharte – Ekitaldia – Esacto’Lido – Imarhan – Kospeistar Orkestra – Les Cuisinières – Maitane Sarralde – Marabiyak – Moonlight Benjamin – Martzelina – Olaya Sound System – Pambele – Silitia – Skabidean – Snapped Ankles – Terestesa – Txingili’k – Zigante Gaitero – EHLGren zikiroa
Bestalde, Arberatzeko eskolan hizpide hartuko dituzte eskuin muturraren estrategia komunikatiboak eta gerla kulturala, haur transgeneroen trantsizioa, lodifobia, burujabetza teknologikoa, artearen bidezko militantzia, pestizida saltzaileen eta kimioterapia sortzaileen arteko harremana, euskarak pantailetan duen lekua…
Haurren txokoan, larunbatean eta igandean puzgarriak, jokoak eta beste hainbat animazio izango dira bertan, eta ekainaren 28an 30.urteurrena ospatzeko ekitaldi artistikoa egingo dute.
Hiru eguneko bonoa 63 euroan dago salgai, eta egunez eguneko sarrerak ere eros daitezke (ostirala 25 €, larunbata 27 € eta igandea 18 €).
Festibalariek akanpalekua eta lo egiteko tokia izango dute, doan, eta ekainaren 17tik aurrera muntatze lanetan edo jaialdian zehar zirkulazioan, janarian, segurtasunean zein brigada berdean lagundu nahi dutenek eskura dute formularioa izena emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko