Silvio Rodríguez Bilbon arituko da irailean
Kubatar musikariaren kontzertuak irailaren 12an eta 13an izango dira, Euskaldunan.
Silvio Rodríguez musikaria Bilbon, Euskalduna jauregian, arituko da irailaren 12an eta 13an. Musikari kubatarrak bere ohiko kolaboratzaile batzuk (Niurka González, Malva Rodríguez, Rachid López, Maykel Elizarde, Jorge Reyes, Emilio Vega, Jorge Aragón eta Oliver Valdés) izango ditu lagun oholtza gainean, eta, promotorearen arabera, abesti berriak eta "bere ibilbideko oinarrizko abestiak" interpretatuko ditu emanaldiotan.
Rodriguez Espainiako Estatuko zortzi hiritan arituko da bira honetan: Bartzelona, Zaragoza, Valentzia, Coruña, Sevilla, Murtzia eta Madril.
Kubako Troba Berriaren eta XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako kantugintza iberoamerikar berriaren kantautore nagusiak hogei disko baino gehiago argitaratu ditu bere ibilbidean; azkena, Quería saber izenekoa (2024).
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko